Militante gehiago nahi ditu ELAk lantokietan, botere sindikalean “jauzi bat” emateko

  • ELAk astearte honetan eman dio amaiera XVI. Kongresuari eta Mitxel Lakuntza aukeratu dute hirugarrenez idazkari nagusi, ordezkarien %90,37ren babesa lortuta. Aurrera begira lantokietako "botere sindikalean eta eragin politikoan" jauzi bat emateko beharra azpimarratu du, eta bide bakarra ikusi du: "Jauzi hori militantziaren bidez emango dugu".


2025eko ekainaren 04an - 09:21
Azken eguneraketa: 12:07
Mitxel Lakuntzak berrizendatu dute ELAko idazkari nagusi, eta sindikatuaren burutzagitzako karguak ere berritu dituzte kongresuan. ELA
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

ELAko ordezkariek aho batez babestu dute sindikatuaren hurrengo lau urteetarako ildo eta erronkak zehazten dituen ponentzia, astearte honetan Bilboko Euskalduna Jauregian amaitu den kongresuan. Onartutako ponentziak hainbat arlotan egiten du azpimarra, hala nola burujabetzan, lan antolaketan, negoziazio kolektiboan eta testuinguru sozioekonomikoan.

Grebak deitzearen "harrotasuna"

Pello Igeregi izan da ponentzia aurkezten azkena, eta ELAri instituzioetatik eta patronaletik grebara jotzeagatik egiten dioten kritikari erantzun nahi izan dio: "Azken lau urteetako berri on guztiak grebaren ondorioz etorri dira. Guk borrokaren epika aldarrikatzen dugu, inposatu nahi diguten errealitate gordina aldatzeko epika eraginkor bakarra delako. Ez dugu grebak deitzeagatik barkamenik eskatuko, harro gaude!".

"Azken lau urteetako berri on guztiak grebaren ondorioz etorri dira. Guk borrokaren epika aldarrikatzen dugu, inposatu nahi diguten errealitate gordina aldatzeko epika eraginkor bakarra delako. Ez dugu grebak deitzeagatik barkamenik eskatuko, harro gaude!"
(Pello Igeregi)

Kongresuan sindikatuaren karguak hautatu dituzte. Mitxel Lakuntza izango da hirugarrenez idazkari nagusi, ordezkarien %90,37ren babesa lortuta. Eta Batzorde Eragilean, berriz, Ane Bilbao, Luis Fernandez eta Unai Oñederra sartuko dira, Xabi Anza, Joseba Villarreal eta Amaia Aierberen partez.

Lakuntzaren hitzaldiak eman dio amaiera ekitaldiari. Ponentziak aipatzen dituen hainbat gaietan sakondu du, eta esan du "konfrontazio eta kontrabotere ereduari esker" lortu duela sindikatuak borrokak irabaztea.

Era berean, sindikalgintzatik eta gizarte zibiletik politikan eragiteko zilegitasuna defendatu du ELAko buruak. Elkarrizketa sozialerako mahaitik harago, benetako negoziazio kolektibo baterako baldintzak eskatu ditu: "Patronalak eta gobernuek margen txiki batzuk uzten dituzte negoziaziorako. Mezua argia da: ez dago aukerarik funtsezko aldaketarako. Eta guk negoziazio kolektiboan eta politikan funtsezko aldaketak behar ditugu".

"Benetako jauzi bat eman nahi badugu lantokietan dugun botere sindikalean eta eragin politikoan, bide hori soilik modu batean egin daiteke: jauzi hori militantziaren bidez emango dugu" (Mitxel Lakuntza)

Datorren lau urteetan sindikatua indarberritzeko eta "jauzi bat" emateko, ELAk lantokietan militantzia areagotzea izango du erronka eta helburu nagusia: "Benetako jauzia eman nahi badugu lantokietan dugun botere sindikalean eta eragin politikoan, bide hori soilik modu batean egin daiteke: jauzi hori militantziaren bidez emango dugu", esan du Lakuntzak.

Gutxieneko soldataren aldeko borroka 

ELA Hego Euskal Herriko lehen sindikatua da afiliatu aldetik, 104.000 kiderekin. Kongresuan, ponentzia nagusia babesteaz gain, printzipioak berritu eta hiru ebazpen ere onartu dituzte Bilbon izan diren sindikatuaren 689 ordezkariek.

Aurrera begirako konpromiso batzuk jasotzen dituzte ebazpen horiek: "Euskal Errepublika burujaberantz" urratsak ematen jarraitzea; Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata propioa lortzeko ekimen eta mobilizazioak bultzatzea; eta Europaren diskurtso "belizista eta xenofoboari" aurre egitea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2025-09-11 | Gedar
Kaleratzeen kontra, lanuzteak egingo dituzte Maderas de Llodioko langileek

Laudioko fabrikako jardunaren zati bat tokialdatu nahi du zuzendaritzak, 39 behargin kaleratuz.


Eskola segregazioa gainditzea helburu duen mahaia abiatu du Jaurlaritzak, STEILAS eta ELA gabe

"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Elizondoko Benito Menni egoitzako langileek 60 greba egun bete dituzte

Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Manteroen kanpalekua desegin du Poliziak Bilbon, eta konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu dute

Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.


2025-08-19 | Gedar
22 langile kaleratuko ditu Bridgestonek azpikontratatutako Serveok

Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.


2025-08-19 | Axier Lopez
Euskotren "animalien tratu txarren" iragarle

LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


2025-07-29 | Gedar
609 langile kaleratuko dituzte Ezkirozko BSHn

Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.


Gasteizko lorezainek lau hilabete bete dituzte greban, Jaurlaritza eta Enviser enpresa aurrean manifestazioa eginda

Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik. 


Sergio Ayucar: "BSHri oso merke atera zaio Eskirozko lantokia ixtea"

ELAk eta LABek ez dute lan batzordearen gehiengoak erdietsitako eta langileen gehiengoak onartutako aurreakordioa sinatu: "Ez da 1.000 familiarentzako irtenbiderik planteatzen. Finean, lanpostu askoren galera eta fabrikaren itxiera dakar", adierazi du LAB sindikatuko... [+]


Bizkaiko autoeskolek hirugarren greba eguna izan dute astelehenean

Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute. 


Eguneraketa berriak daude