Hego Euskal Herrian hil direnen %40 zahar egoitzetako erabiltzaileak dira

  • Hego Euskal Herrian 1.525 pertsona hil dira eta horietatik 627 zahar etxeetako egoiliarrak dira.


2020ko apirilaren 22an - 18:09
Argazkia: Dani Blanco.

Herrialdeka alderaketa eginez gero, Araban 325 herritar hil dira eta 142 (heriotza kopuru osoaren %43,69) dira egoiliarrak. Bizkaian 579 dira hildakoak eta 157 (%27,1) egoitzetako erabiltzaileak. Gipuzkoan 220 hil dira eta 146 (%66,36) dira horien artean egoiliarrak. Nafarroan berriz, 401 hildakoetatik 182 (%45,38) bizi ziren egoitzetan.

Araban 142 hildako eta 338 kutsatu

Martxoaren 26tik, lehenengo aldiz, ez dago hildakorik Arabako zahar egoitzetan, apirilaren 19ko datuak azken erreferentzia gisa hartuta. Arabako Foru Aldundiak hildakoak 131 direla adierazi du eta ez 134, azkena eman zuten datua, hiru ez direla COVID-19agatik hil esan dute. Hildakoak egoitzan edo ospitalean hil dira. Horietatik 70 egoitza pribatuetan zeuden, 59 foru aldundiaren egoitzetan eta bi udalen ardurapeko zentroetan. Gasteizko San Prudentzio egoitzan hamaika hil dira. Beraz, Araban 142 dira hildakoak. 338 egoiliar daude kutsatuta, apirilaren 5etik zifra baxuena da. 316 egoitzetan ari dira sendatzen eta 22 ospitaletan daude. Positibo eman dutenen artean 207 zentro pribatuetakoak dira, 122 foru aldundiaren egoitzetakoak eta bederatzi udalen ardurapekoetakoak. Emilio Sola Arabako diputatuaren arabera, zifrek diote hobera doazela egoitzak, baina hala ere egoera larria da. Testak 24 egoitza publikoetako egoiliarren %90ari egin dizkiote. Egoitza pribatuetan positiboak zeudenetan baino ez dituzte egin testak. Ia %100ak negatiboa eman du. Foru Aldundiak 550 langile soziosanitario kontratatu ditu “baja asko egon direlako langileen artean”.

Bizkaian 157 hildako eta 824 kutsatu

Bizkaian 155 egoitza daude eta 10.748 plaza. ELAk sektoreko ordezkaritza sindikalaren %70 dauka Bizkaian eta ordezkaritza duen egoitzetako datuak biltzen ari da. ELAren datuak ez dute Bizkaiko argazki osoa ematen. Dena dela, bitxia da ikustea hildakoen eta kutsatutakoen zenbaketa desberdin egiten dutela foru aldundiak eta sindikatuak. Sindikatuak zifra handiagoak eskaini dizkigu. Foru Aldundiaren datuen arabera, egoiliar hildakoak 157 dira eta ELAren arabera 216. Sindikatuak birusa heriotzaren arrazoitzat kasu gehiagotan hartu du. Foru Aldundiaren datuen arabera, kutsatutako egoiliarrak 824 dira. Horiez gain, Birjinetxe eta Unbe egoitzak egokitu dituzte gaixo daudenak batzeko. Lehenengoan positiboa emandako 64 daude eta bigarrenean 49. Langileen artean Foru Aldundiak dio 247 positibo daudela eta ELAk 262. Positibo direla baieztatu gabe, baina bakartuta dauden 298 langile zenbatu ditu Foru Aldundiak eta ELAk 524.

Gipuzkoan 146 hildako eta 279 kutsatu

Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako datuen arabera, 146 egoiliar hil dira. 106 erabiltzailek gaixotasuna gainditu dute eta 279 daude kutsatuta. Gipuzkoako 65 zentroetatik 15etan kutsatuak daude. Kutsatuen artean 42 Donostiako Gurutze Gorrian daude eta 34 ospitaleetan, gainerakoak egoitzetan.

Nafarroan 182 hildako eta 846 kutsatu

Nafarroako Gobernuak apirilaren 21ean Espainiako Osasun Ministerioari pasa dizkion datuak publiko egin ditu. Egoitzetan 182 erabiltzaile hil dira. Beste 181 heriotza COVID-19ak eragin dituenaren aztarnak dituzte. Herrialde osoan 5.835 egoiliar daude. Positibo eman dute 846 pertsonak, horietatik 791 egoitzetan daude eta 55 ospitaletan. Sintomak izan eta gaixotasunaren testa egin ez diotenak hemezortzi dira. Nafarroako egoitzetan 489 langile bajan daude koronabirusak eraginda.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude