Haurren aurkako indarkeriak gora egin du konfinamenduan, Espainiako Estatuan

  • Etxetik ezin atera, hainbat adin txikikok bizi duten egoera larriaz ohartarazi du Anar Fundazioak: laguntza eskatuz fundazioarekin anonimoki harremanetan jartzen diren Espainiako Estatuko haur eta gazteen kopuruak gora egin du konfinamenduan, eta haziz doa egunez egun. Artaturiko bost kasutik bi biolentzia kasuak dira.


2020ko apirilaren 07an - 17:14

Etxea, babesleku behar lukeen eremua, biolentzia iturri izaten ari da egunotan. Martxoaren 23tik, 475 laguntza eskaera jaso dituzte Anarren eta horietatik ia erdia (%43,5) indarkeria kasuak izan dira. Aipatzekoa, kasuen %3,5 sexu erasoak direla.

Kontsultek gora egin dutela eta egoera kezkagarria dela diote fundaziotik, egoera berrian biktimak ez duelako erasotzailearengandik aldentzeko aukerarik.

Harritu dituen errealitate bat ere nabarmendu dute: whatsapp edo email bidez jasotzen dituzten laguntza eskaeretatik batzuk (%1,7a) ez dira etxe barruan gertatzen, bizilagunengandik baizik. Liskarren bat ikusi eta kolpeak jasotzen bukatzen duten adin txikikoak dira edota bizilagunen erasoak pairatzen dituzten nerabeak…

Haurtzaroan espezializatutako abokatuez gain, psikologoen rola ere inportantea da kasu hauei guztiei erantzuteko orduan. Ez alferrik, antsietatea, tristura, norbere buruaren kontrako indarkeria eta psikologi artatu beharreko bestelako arazoak antzeman dituzte kontsulta ugaritan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 eta erantzun soziala
2022-02-15 | Estitxu Eizagirre
Pediatrek ikastetxe barruetan maskarak kentzea eskatu dute, modu progresiboan

Katalunian Societat Catalana de Pediatria elkarteak pandemia kontrolatzeko ikastetxeetan aplikatzen diren neurriak bertan behera uzteko eskatu du, neurri horiek haurrengan dituzten ondorio kaltegarriak argudiatuz. Tartean dago gela barruetan maskararen erabilera kentzea, modu... [+]


Bizitza

Beste hainbat bezala COVID pasearen aurka Bilbon deituta zegoen manifestaziora joan ginen aurrekoan. Bertan adin, kolore, janzkera eta hizkera askotariko zenbat jende zegoen ikusteak asko poztu ninduen, eta tartean topatu nituen unibertsitate garaiko batailetako lagunak edo... [+]


2022-02-01 | Estitxu Eizagirre
Covid pasaportearen auzia Zarauzko Udaleko osoko bilkurara eraman dute hainbat herritarrek

Zarauzko Udaleko urtarrileko osoko bilkuran, galdera erantzunen txandan sei herritarrek hartu zuten hitza, eta Covid pasaporteak eragindako diskriminazioa eta beren bizipenak azaldu zituzten; tartean, pasaporterik gabe kiroldegira sartzeagatik atxilotuta bukatu zuen... [+]


2022-01-24 | Garazi Zabaleta
Lurre Hurre
Migratzaileak nekazaritzan trebatzeko proiektua Bermeon

Bermeon jaiotako eta bertara etorritako herritarren artean hilean behin egiten zuten tertulia dago Lurre Hurre proiektuaren oinarrian. Elkar ezagutu zuen herritar talde horren harremanetik abiatuta, eta konfinamendu garaian migratzaile askok bizi zuten egoeraz jabetuta, egitasmo... [+]


2022-01-11 | Joseph Andras
Pase poliziakoa: ezkerraren amore emate bat

Joseph Andras (Le Havre, Frantzia, 1984) idazlea da. 2016an lehen eleberriagatik "Goncourt" sari famatua eman zioten, baina berak uko egin zion epaimahaiari esanda “lehia, konkurrentzia eta norgehiagoka arrotzak zaizkiela idazketari eta sorkuntzari”... [+]


Eguneraketa berriak daude