Aspaldion, sarri asko entzun dut nire inguruan bizi izan dugun konfinamenduak, eta honek ekarri duen estualdiak, gu inguratzen gaituen guztia baloratzen erakutsi digula.
Hala izan da, ateak ireki eta denak irten gara tropelean kalera, mendira, edota errepideetara kirola egitera. Topikoak ez zaizkit gehiegi gustatzen, baina argi dago isolamenduak ekarri duen ajeak hausnarketa partida utzi duela, eta irakurri ditudanen artetik Ainhoa Lendinez kazetariak idatzitako “Totem morado” izeneko kronika azpimarratu nahiko nuke. Hura bai kronika freskoa eta arina, lotsabakoa, lehenengo pertsonan idatzia, hurbila, gogoan geratzen den horietarikoa. Ez dakit oker nabilen, baina ‘harrimina’ sumatu nuen bere berbetan -nik neuk eskalatzaile moduan itxialdian sentitu dudan hori berori-, eta, nolabait, eskaladan eman nituen lehenengo urratsetara eraman ninduen Lendinezen hausnarketak.
Eskalatzaile gipuzkoarrak idatzitakoaren ildora, neure buruari galdetu diot ea zerk bultzatu gaituen eskalatzaileoi hankak horman itsastera lurrean jarri beharrean, eta orain arte etxean eskalatu ezinak ziren zirrikituak eskalatzera: balkoiak, sukaldeko armairuak, umeen apalak, eta abar.
"Aukera ona eta ederra da eskalada poesia bailitzan ulertzea, eta harria, poema gisa, poeta baten begiekin ikustea, Gabriel Arestiren erara, alegia. Hala ere, ezin dugu ahaztu poema horri eskuekin -eta oinekin- heldu behar diogula"
Gainerako kiroletatik nabarmendu nahi izatea, jaiotzetik ukatutako dohain baten bila aritzea, edo berezkoa den dohainaz gozatzea, agian? Naturak ostendutako altxorrak bilatzea, edota altxor horiek maite dugun jendearekin elkarbanatzea? Nagusien munduan lekua irabaztea, abenturazko kontakizunetan kontalari izatea, granitozko ametsekin amets egitea edo bidetik galdutako lagunekin oroitzea? Zenbat buru, hainbat aburu; eskaladan ibiltzearen arrazoien zerrenda amaiezina da, mendiak beste.
Bizitzak erakutsi digu mendietan, denboraren poderioz sortutako harrizko koliseoetan, bakarrizketa zein elkarrizketa bikainak suerta daitezkeela, izarrez jantzitako zeru urdinaren estalpean. Paine, Lavaredo, Trango, Jorasses, Dru, Tsaranoro, Yosemite, Urriellu, Monrebei, Fitch Roy…milaka istorioen lekuko dira, argi dago. Haatik, Lendinezen kronika irakurtzean, gogoratu nuen ez dela postaletako edota liburuetako zokoetara bidaiatu behar gure bitakora koadernoan esperientzia ziragarriak jasotzeko, eskalatzaile gisa oso-osoan bete gaitzaketen aukera ezin hobeak egon badaudelako inguru marian: Atxarte, Balerdi, Egino, Ziordia, Aiztondo, Txindoki, Ogoño, Ranero eta abar, eta abar.
Gure kordada kideei, edo gure eskaladako arbasoei (Rebuffat, Bonatti, Cassin, Terray…) galdetuko bagenie eskaladaren zentzuagatik, batzuek, agian, poemak balira bezala apainduko lituzkete euren erantzunak. Noski, ni ere erromantikoa izan naiteke eta Lord Byronen plantak egin; izan ere, mendian ibiltzen garenok erraz amets egin dezakegu eskalada perfektuarekin, bukolismoz beterik dagoen horietarikoa.
Edozelan ere, nire ustez, gai hau askoz prosaikoagoa da, sinpleagoa, errazagoa. Aukera ona eta ederra da eskalada poesia bailitzan ulertzea, eta harria, poema gisa, poeta baten begiekin ikustea, Gabriel Arestiren erara, alegia. Hala ere, ezin dugu ahaztu poema horri eskuekin -eta oinekin- heldu behar diogula, bestela, irudi poetiko horiek haizeak eramango lituzke, eta gu deskuiduan gure harrizko aldaretik eroriko ginateke.
Beraz, gogoratu, poeta maitea! Duela gutxi paisaia kontenplatzearen erruz eskalatzen erori bazara, eta hilda ez bazaude zeure buruari selfie bat egiteagatik, egin ezazu Ainhoa Lendinezek egin zuen moduan, hatz-koskorrak kraska itzazu, jarri magnesioa eskuetan eta irmoki heldu iezaiozu berriro aurrean duzun poemari!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]