Harreman afektiboei feminismotik begiratzeko festibala antolatu du PAF! elkarteak

  • LoverDose izena jarri diote eta maiatzaren 19, 20 eta 21ean iraganen da Baionan. Hitzaldiak, tailerrak, performantziak zein kontzertuak, eskaintza zabala proposatu dute, bide ezberdinetatik heltzeko gaiari. Izen-ematea apirilaren 30ean irekiko dute.

Festibala aurkezteko prentsaurrekoa, apirilaren 19an Baionako Züzülün. Argazkia: PAF!

2023ko apirilaren 20an - 09:30
Azken eguneraketa: 11:49
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Intimoa politikoa dela oroitarazirik, maiatzaren 19, 20 eta 21ean Baionan iraganen den LoverDose festibalaren nondik-norakoak aurkeztu ditu PAF! elkarte feministak: maitasun erromantikoaz, harreman afektiboez, desirez, sexualitateez, heteroarauaz eta maitasunez hausnartzeko hiru eguneko topaketa antolatzen ibili dira azken urte honetan. Ondokoa zehaztu dute asteazkenean egindako aurkezpen-prentsaurrekoan: "Argitara ekarri nahi ditugu usu intimitatearen xokoan eta hausnarketa kolektibotik at egon ohi diren gai horiek. Ahalik eta jende gehien bildu nahi dugu, maitasunak har ditzakeen forma anitzak ikusarazi, maitasun erromantikoak jendartean hartzen duen leku zentrala zalantzan eman eta harreman afektiboak sortzeko manera ezberdinak argitara ekarri, horrek norbanakoengan eta kolektiboan dituen ondorioak aztertuz".

Taldean eta feminismotik hausnartzeko topaketa

Hiru egunetan bide eta ertz ezberdinetatik begiratuko diote gaiari. Demagun, maiatzaren 20ko goizeko mahai inguruan, ikuspegi intersekzionaletik aztertuko dute sistemak beharrezko duen bikote harremana: Bikotea sistema heteropatriarkalean: nola eta zendako uztartzen dira menpekotasun-harreman ezberdinak?. Hizlari egonen dira Euskal Herritik Mari Luz Esteban antropologoa, eta Frantziatik Céline Bessière soziologoa, Christelle Murhula kazetaria eta Elisa Rojas abokatua –guztiek daramate beraiena ikuspegi feministatik–. Gogoeta horri segida emanen diote arratsalde bukaeran, Zein dira alternatibak gure harreman afektiboentzat bikote heteronormatibotik at? mahai inguruarekin. Bertan egonen dira Irantzu Varela kazetaria, Rachele Borghi unibertsitaria eta Tal Madesta kazetaria –hiruak dira aktibista transfeministak–. Itzulpena bermatua izanen da euskarara zein frantsesera.

Formatu ttipiagoan gogoetatzeko eta trukatzeko aukera ere izanen da. Hain zuzen, tailerren bidez, osagai zehatzago batzuei begiratuko diete: Belaunaldi-arteko topaketa: hitz egin dezagun maitasunaz adin guzietakoen artean (frantsesez);  Maitasuna eta afektua disidentzia ezgaitutik eraikitzen (euskaraz); Gazteen arteko tailerra: harremanei eta sexualitateari buruzko estereotipoen deseraikitzea (euskaraz eta frantsesez); Hariak, jostorratzak eta zauriak helduentzako ipuinak (euskaraz); Maitasuna eta autonomia (frantsesez); (Ez)-amatasunak (euskaraz); Gozatu nahi dut! (frantsesez); Bikotea: irrikak, arauak edo desertzioak (frantsesez); Afektuen iraultza. Polimaitasunaren haritik tiraka (euskaraz); eta Polimaitasuna eta maitasun utopiak, normatik at maitatu gaitezen (frantsesez).

Gogoeta, umoretik eta besta giroan

Bide andana proposatu nahi izan dituzte, eta hori, ahal bezainbat jenderengana iristeko xedez: performantziak, bertsolariak, argazki erakusketak, parranda, stand-up umorezko bakarrizketak… Egitarau osoa ondoko loturan dago zehazturik: paf-feminista.com/Programme-Programa. Festibala prezio librean –eta aukeran, kitorik– proposatzeko hautua egin izana ere aurkeztu dute prentsaurrekoan: "Ahal bezain bat jenderengana iritsi nahi dugu, horretaz gogoetatzeko beharra eta gogoa badelako, horregatik nahi izan dugu prezio librean jarri, hausnarketa eskuragarri izateko".

Espazio publikoan feminismotik eragiteko xedez, festibala ez da leku bakarrean izanen; alderantziz, Baionako leku ezberdinak hartzeko hautua egin dute: elkarte feministen lokalak, gaztetxea, bestelako egituren egoitzak, peñak, eta beste.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Musikaren analisi feministak
Orbain bizien oinordeko, lerroarteak zabaltzeko

Bizi-biziak dira oraindik musikan dabiltzan emakume eta genero disidenteen azalean bizi izandako indarkeriaren orbainak. Ugaritu dira, halaber, orbain horiei buruzko ahotsak komunikabideetan, ikerketetan zein hainbat ekimenetan. “Asko dago egiteko oraindik”, diote... [+]


Gorputz hotsak
“Angustia handia sortzen dit ezer ez ikustera iritsi ahal izateak”

Euskal dantzak, pilates, bilobekin egon, gurutzegramak egin eta beste zaletasun asko ditu Grego Idiakez Kortak (Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa, 1950). 62 urterekin iktus bat izan zuen, eta ordutik, ezin ditu nahi beste gauza egin. Iktusaren ondorioz, begi baten ikusmena galdu du, eta... [+]


2025-07-23 | June Fernández
Meloi saltzailea
Duintasuna

Langabezian geratu nintzen 24 urterekin, eta ezagun batek lan xelebrea eskaini zidan: ezkondu aurreko despedidak antolatzea. Logroñoko bere enpresa hedatu nahi zuen beste hiriburuetara, tartean Bilbora. Ezkongaien lagunen deiak jasotzen nituen, eta askotariko jarduerak... [+]


Iñaki Mujika ('Handbike' txirrindularia)
“Uste dena baino askoz hobeto bizi zaitezke gurpildun aulkian”

Motorrez gainezka dago Iñaki Mujikak Altsasun duen tailerra. Ilaran daude denak, baina bada barreneko gelaxka batean aparte gordetako bat. Mujikak beretzat egokitu nahi duen motorra da. 2021ean igo zen azkenekoz motor gainera; istripu larria izan zuen moto-kros zirkuitu... [+]


Laura Macaya
“Indarkerian esku hartzeko marko hegemonikoek ez diete onik egiten emakumeak suspertzeko prozesuei”

Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]


Emakume sexualizatuak oholtzan eta Arrigorriagako polemika: askatasunaren eta eredu patriarkalaren artean

Norbere gorputzaren gaineko erabakiez, estetika heteropatriarkalaren morrontzaz, kontraesanez eta musikaren industriaz solastatzeko baliatu dugu Arrigorriagako polemika: herri horretako jai batzordeak Vulkano orkestra festa-egitarautik kentzea erabaki du, ikuskizuneko... [+]


ZERO CHOU
“Pertsona homosexualak eta tradizioa adiskidetzea nahi dut”

30 urte baino gehiago daramatza Zero Chou zinemagile taiwandarrak istorioak kameraren atzetik kontatzen, bai zinemarako, bai telebistarako. Aurten, Zinegoak jaialdiaren 22. edizioko ohorezko saria jaso du.


Kriminalizazioaren gainetik Lurrezko herria

Euskal Herrian zein munduan, gero eta ugariagoak dira lurraren defentsan sortzen diren mugimenduak, bizitzari eusteko ezinbestekoa den lurraren balioa aldarrikatzen dutenak. Borroka hauek ez dira soilik erresistentzia; itxaropenaren eta konplizitatearen oinarri ere bihurtu dira... [+]


Gorputz hotsak
“Drag-ari esker deskubritu nuen pertsona trans bat nintzela”

“Bohemioa”, “poeta”, “mozkorra” eta “amodioaz maiteminduta” dagoen drag bat da Travis Tea (2024, Travistonia planetakoa). Autopertzepzio bat dela dio, eta kanpotik “talenturik gabeko eta antigoaleko poetatzat” dutela... [+]


2025-07-09 | June Fernández
Meloi saltzailea
Jimenez Escudero

1925. urtea izango balitz, akaso emakume erraketistak izango lirateke Zeruko Argiako aktualitate orrialdeetako protagonistak. Agian haien kirolari merituak goraipatzeko, agian feminitate arauak desobeditzeagatik seinalatzeko. Nire buruari agindu diot haien izenak memorizatzeko... [+]


Hizkuntza inklusiboak “ikuspegi berdinzaleagoa” garatzen laguntzen du, ikerketa baten arabera

Emakundek babestutako Hizkuntza aldaketa sozialerako tresna: hizkuntza inklusiboaren erabileraren ondorio batzuen azterketa teorikoa eta enpirikoa ikerketak ondorioztatu du hizkuntza inklusiboa erabiltzea garrantzitsua dela genero ezberdintasunak ez areagotzeko.


2025-07-07 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Jaiak ere, gizonenak?

Uda giroan barneratuta, heldu dira herriko festak, baita sexu erasoen salaketen gorakada ere. Gozamenerako guneak sortzeko hilabeteetako lana egiten dute jai eta txosna batzordeetako kideek, eta goraipatzekoa da espazio horiek bermatzeko herritar boluntarioek egiten duten... [+]


2025-07-07 | Ahotsa.info
Iruñerriko mugimendu feminista: “Antolatuta gaude eta autodefentsa feministaz erantzungo dugu”

Sanferminak ate joka direla, Iruñerriko feministek Alde Zaharreko kaleak zeharkatu dituzte, eraso sexisten aurkako aldarria zabalduz.


Eguneraketa berriak daude