Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die handik alde egin dezaten. Hamaseko adar armatua diren Al-Qassam Brigadek adierazi dute "aurrekaririk gabeko" erasoa egin dietela soldadu israeldarrei, zerrenda hegoaldeko Khan Yunis hirian.
Israel Gazako palestinarren aurka egiten ari den genozidioak gutxienez 62.000 lagunen heriotza eragin duen bitartean, aurrera doaz su-eten akordio batera iristeko negoziazioak. Hamasek astelehenean argitaratutako ohar batean jakinarazi zuen Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek –AEBekin batera negoziazioak bultzatzen ari diren bi herrialdeak– eginiko azken proposamena onartu zuela. Al Jazeera hedabidearen arabera, menia akordio horrek barne hartuko luke 60 eguneko su-etena, zeinetan Israelgo armadak baimenduko lukeen zerrendara laguntza humanitarioa sartzea.
Horrez gain, Hamasek bahituta dituen 50 israeldarrak –horietatik 20 inguru bizirik leudeke– euren etxeetara itzuliko lirateke akordioaren ondorioz. Hain zuzen, milaka lagunek Tel Aviveko kaleak hartu zituzten asteburuan, Israelgo Segurtasun Kontseiluak duela bi aste onartu zuen Gaza hiria osorik okupatzeko planaz kezkatuta, zerrendan Hamasek atxilotuta dituen israeldarren egoera are larriagoa egingo duelakoan. Gaza hirian bizi diren palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman badie ere handik alde egin dezaten, Israelgo armadako bozeramaile Effie Defrinek asteazkenean jakinarazi du jada hiria inguratuta daukatela.
Gaza hiria osorik okupatzeko, Israelgo armadak erreserbako 60.000 kide deitu ditu; hurrengo bi asteetan aurkeztu beharko dira eta, horrela, denera 130.000 israeldar arituko dira zuzenean parte hartzen palestinarren aurkako genozidioan. Gainera, Israelgo armadak Gaza hirian bizi diren milioi bat palestinarrei zerrenda hegoaldera lekualdatzeko eskatu die, bertan GHF Gazako Fundazio Humanitarioa erakundeak laguntza banatzeko zentro gehiago ezarriko dituela zin egin baitie. Erakunde horrek maiatzaren hasieran ekin zion laguntza humanitarioa banatzeari, eta geroztik soldadu israeldarrek gutxienez 2.000 lagun hil dituzte euren zentroetan, Gazako Osasun Ministerioak emandako datuen arabera.
"Aurrekaririk gabeko" erasoa egin du Palestinako erresistentziak
Gaza osoa kontzentrazio esparru ireki bihurtu badute ere, Palestinako erresistentzia armatuak Israelgo armadari aurre egiten jarraitzen du: asteazkenean zabaldutako ohar batean, Hamasen adar armatua osatzen duten Al-Qassam brigadek jakinarazi dute "aurrekaririk gabeko" erasoa egin diotela "etsaiari". Hain zuzen, Anadolu berri agentziaren arabera, Gaza hegoaldeko Khan Yunis hirian hainbat miliziano palestinarrek, lur azpiko tunel bat zeharkatuta, Israelgo armadak duen postu bati eraso egin die. Erakunde palestinarrak dio erasoan zenbait soldadu israeldar "ezabatu" eta zauritu dituztela.
Israelgo armadaren irratiak, berriz, jakinarazi du Palestinako erresistentziak eginiko eraso horretan soldadu sionistek zortzi eta hamar miliziano artean hil dituztela, eta beste hainbestek amore eman dutela.
Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]
Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.
Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.
Gazako palestinarren aurkako genozidioa aurrera doan bitartean, Europak Israelgo armagintza industria hauspotzen jarraitzen du. Elbit Systems Israelgo armagintza enpresa ezagunak joan den astean iragarri zuen Europako herrialde batekin 1.600 milioi euro baino gehiagoko kontratua... [+]
Gaza Hiria osorik okupatzeko onartu berri duten planaz kezkatuta, milaka israeldarrek Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari exijitu die Hamasekin akordio batera iristeko "gerra amaitu" eta zerrendan dituzten bahituak aske uzteko. Herrialdeko lehen... [+]
Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]
Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]
Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.
Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]
Israelgo lehen ministroa Segurtasun Kabinetearekin biltzekoa zen asteartean, "Gaza osorik okupatzeko planaz" eztabaidatzeko eta hori aurrera eramateko; baina atzeratu egin dute bilera. Israelgo armadaren buru Eyal Zamirrek, aldiz, Gazan diharduten lurreko soldaduei... [+]
Bahituen "egoera larriaz" eztabaidatuko dute biltzarrean egongo diren herrialdeek, Danny Danon Israelek Nazio Batuen Erakundean duen enbaxadorearen arabera. Hamasek adierazi du bahituek osasun arreta jasoko dutela baldin eta Israelek Gazara laguntza humanitarioa... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
109 elkartek adierazi berri dute, tartean Munduko Osasun Erakundeak edo Mugarik Gabeko Medikuek, Gazan gosete masiboa sufritzen ari direla, Israelgo Gobernuak hala erabakita. Bi milioi lagunen kontra gosea arma gisa erabiltzen ari dira, etekin politikoak lortu asmoz. 2025ean,... [+]
Milaka lagun bildu ziren Vienan ekainaren 13tik 15era, lehen edizioa izan zuen Judu Antisionisten Kongresuan. Hiru egunez eztabaidatu eta hausnartu ostean, ohar bat argitaratu dute Israel palestinarren aurka egiten ari den genozidioaren eta garbiketa etnikoaren aurrean ahotsa... [+]