Hamaika kontakizun hamaika hizkuntzatan, herri indigenak hurbilago izan ditzagun

  • “Hizkuntza indigenak. Ama Lurra zaintzen” du izenburu liburuak. Ipuinek, poemek, marrazkiek eta kontakizunek osatzen dute lana. Bi helburu ditu, batetik, kooperazio linguistikoak dituen balioak azaltzea, eta bestetik, herri indigenak gurera hurbiltzea.


2020ko abenduaren 4an - 11:39
Liburuaren azala.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ondoko hizkuntzetan ipuin edo kontakizun bana aurkituko dugu: maputxe, guarani, huni kui, kichwa, nasa, q’eqchi’, k’iche’, kaqchikel, mayata’an, nawat eta euskara. Liburuak komunitateetan kultura hitzak dituen esanahiak adierazi nahi ditu. Kontakizun bakoitzean komunitate bakoitzarentzat esanguratsua den hegazti baten marrazkia aurkituko dugu.

Liburua egiteko ideia 2018an garatu zuten Garabide Elkarteak antolatutako Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Ikastaroan. Urtero etortzen dira Euskal Herrira hainbat hiztun komunitatetako kideak ikastaroa egitera eta 2018an etorri ziren hogei indigenekin batera hasi ziren garatzen egitasmo hau. Bi helburu ditu liburuak, batetik, kooperazio linguistikoaren balioa azpimarratzea, eta bestetik, isilarazitako herri indigenetara hurbiltzea, haien sentipenak ezagutu ahal izateko.

Egitasmoan Euskal Herriko Unibertsitateko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra, Garabide elkartea eta Donostiako Easo Politeknikoa aritu dira elkarlanean.

Liburua Garabideren webgunean eskura daiteke. Formatu digitala doan da eta fisikoa bost eurotan salduko dute gehi bidalketa gastuak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri indigenak
2025eko otsailaren 12
Yamili Chan Dzul. Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

2023ko abenduaren 28
Melvin Picón, Guatemalako jatorrizko herrien lurren defentsan:
“Proiektuak geldiarazi ditugu, komunitateak zortzi urtez egon direlako erresistentzian”

Eguneraketa berriak daude