'Bihar' nazioarteko kongresua (I)

Andichi Chahid-ek amazig komunitatean erresistentziaren kontakizunera itzultzea lehenetsi du. Albert Badosa katalanak eskuin muturraren aurrean hiztun komunitateek identitate modernoak eskaintzeko duten gaitasuna azpimarratu du. Nasa komunitateko Miriam Viviana Gonzálezek hiztun komunitateak “lubaki antifaxista” gisa aldarrikatu ditu. Egin berri den Bihar kongresuan aritu dira hizketan erresistentziaz eta elkartasunaz.

Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.