49 urte preso pasa ondoren, libre utzi dute Leonard Peltier AEBetako ekintzaile autoktonoa. Otsailaren 18 honetan heldu da bere senide eta lagunen artera 80 urte dituen preso-ohia.
49 urtez preso egon ondoren, otsailaren 19 honetan atera da presondegitik Leonard Peltier AEBetako ekintzaile autoktonoa. Hegazkinez arribatu da Chippewa lehen naziokoen Dortoken Mendien lurretara [AEBetako Ipar Dakota deitu lurralde kolonizatura], senide eta lagunen artera. "Gaur, azkenean libre naiz! Kartzelaratu naute, baina ez didate inoiz nire izpiritua hartu", adierazi du askatasuna berreskuratu bezain laster. "Mila esker mundu mailan lagundu nauzuen eta nire askatasunaren alde borrokatu zareten guztiei. Azkenean etxera noa. Nire lagunak, nire familia eta nire komunitatea berriz ikusteko gogo handia dut. Egun ederra da gaurkoa".
AEBetako jatorrizko herritarren eskubideen alde borrokan dabilen NDN kolektiboak begi onez hartu du kasik mende erdira datorren askapen hori: "Peltierren espetxeratze bidegabeak mundu osoko herri indigenen zapalkuntza irudikatzen zuen bezala, gure botere kolektiboa eta berezkoa dugun askatasuna sinbolizatzen ditu hura askatu izanak". 80 urte dituen Peltierren askatasunaren alde borrokan arituriko guziak eskertu dituzte, baita Joe Biden presidente ohia eta bere estatu-idazkari Deb Haaland ere, kargua utzi aitzin onartu zutelako zigorra arintzea, bizi guziko kartzela zigorra etxetik bete ahal izateko.
AIM Amerikako Indiar Mugimenduko militantea da Peltier, eta 1976ko otsailaren 6an atxilotu zuten, FBI Ikerketa Bulego Federaleko bi agente hiltzea leporatuta. Hilketekilako loturaren frogak eskas bazituzten ere, bizi osorako bi kartzela zigorra ezarri zizkioten.
Errugabea dela errepikatu izan du Peltierrek, bost hamarkadaz. Funtsean, Peltierren errugabetasuna zalantza izpirik gabe frogatzen duten 10.000 folio baino gehiago badira, baina klasifikatuta jarraitzen dute. 1992an presoak aurkezturiko helegite-aukera mahai gainean zegoela, Lynn Crooks fiskala berak aitortu zuen gobernuak ez zekiela nork hil zituen bi agenteak.
Garai berean autoktonoek pairaturiko hilketak, aldiz, ez dira sekula kontuan hartuak izan: bi agenteez gain, jatorrizko herritar bat ere hil zelako 1975eko ekainaren 26ko liskar horietan. "Afera honetan, biktimak gara, ez erasotzaileak", argudiatu izan du Peltierrek ere, ondokoa gehiturik: "Garai hartan AIMrekin lotutako 60 pertsona baino gehiago hil edo desagertu ziren, eta ez da ikerketarik bideratu". Okupazioak zein bestelako ekintzak, Lehen Naziokoen eskubideen aldeko mugimendu erradikala bideratzen zuen AIMk, eta parean, errepresioaren bidez erantzuten zien estatuak.
Peltier presondegitik atera izana txalotu du Amnesty Internationalen AEBetako zuzendari Paul O'Brienek: "Leonard Peltier aske uztea egin beharreko zerbait zen, aintzat hartuta haren kontrako epaiketaren fidagarritasunari buruzko zalantzak, kartzelan pasa dituen 50 urteak, eta haren osasun egoera eta adina". AEBetako preso zaharrena zen.
Txalo eta irri artean egin diote harrera hurbilekoek:
Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]
Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.
AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.
AEBetako presidentea Zelenskirekin eta Europako haren aliatuekin bildu da astelehenean, Etxe Zurian. Badirudi Trumpek ontzat jo duela Vladimir Putinek ostiralean izandako bileran proposatutakoa: Ukrainako gerra amaitzeko Kiev "lurralde truke posibleez" hitz egiteko gai... [+]
Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]
AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]
Asteko albiste nagusietako bat izan da, zalantzarik gabe: ehuneko 50eko muga-zerga ezarri die Trump administrazioak Indiatik datozkien esportazioei. Brasilekin parekatuta, zerga estatubatuar astunenak pairatu beharko dituen ekonomia handia izango da, aldaketarik ezean,... [+]
Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]
Von der Leyenek eta Trumpek akordioa lortu eta astebetera egin du mehatxua AEBetako presidenteak, Europako herrialdeek hitzartutakoa beteko ez dutela kezkatuta. Europako produktuei %15eko muga zergak ipintzeaz gain, Europako Batasunak AEBetan 600.000 milioi euro gehiago... [+]
Euskal diasporaren Boiseko Jaialdiaren testuinguruan, Etxepare Euskal Institutuak eta AEBetako euskal erakunde NABOk euskararen irakaskuntza sustatzeko akordioa sinatu dute. Hori horrela, AEBetako Euskal Etxeek euskara "sustatuko eta trinkotuko" dute, eta Jaurlaritzak... [+]
Historia garaikideko basakeriarik handienetakoak dira Hiroshimaren eta Nagasakiren bonbardaketak. 1945eko abuztuan, hiru eguneko epean, bi bonba atomiko jaurti zituzten lehen aldiz historian eta bi hiritako biztanleak modu indiskriminatuan hil zituzten. 1945aren amaierarako,... [+]
AEBetako Idaho estutako Boise hiriburuan ospatuko dute euskal kultura ezagutarazteko, eta euskal diaspora batzeko. Hainbat ekitaldi egingo dituzte uztailaren 29tik abuztuaren 3ra arte.
Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]
Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]
Etxe Zuriko maizterrak larunbatean iragarri zuen EB Europako Batasunaren esportazioei %30eko muga zergak ezarriko dizkiela abuztuaren 1etik aurrera, biak merkataritza akordio batera ez iritsiz gero. Horren aurrean, AEBei muga zergak igotzeko prest dagoela adierazi du EBk... [+]