Indigenak aitortzeko erreferenduma egingo dute Australian

  • Urriaren 14ean egingo dute konstituzioa aldatzeko bozkaketa. Lehen Ministro Anthony Albanesek “nazioa elkartzeko aukera” gisa definitu du erreferendumaren eguna.

Esan Bai kanpaina, Parlamentura Ahotsa-ren alde. Argazkia: Anthony Albanese.

2023ko abuztuaren 30ean - 10:12
Azken eguneraketa: 2023-08-31 10:51
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Parlamentura Ahotsa (Voice to Parliament) batzordeak izaera konstituzionala izatea edo ez bozkatuko dute australiarrek. Batzordeak parlamentua aholkatuko luke aborigenen eta Torres Strait uharteko herritarren inguruko aferetan. Esan Bai lelopean sei asteko kanpaina egingo dute erreferenduma baino lehenago ekimenaren aldekoek. Konstituzioa aldatzeko bozken %50 baino gehiagok eman behar dio baietza proposamenari.

Indigenak Australiako biztanleriaren %3,2 dira, eta neurketa sozio-ekonomikoen arabera beren egoera zaurgarria da gainontzeko herritarrekin alderatuta.

Pat Andersonek, kanpainaren buru den emakume aborigenetako bat, adierazi du indigena gehienak Parlamentura Ahotsa batzordea babesten dutela, “beraien egoera hobetzeko pauso" gisa ikusten dutelako. Gobernuan dagoen alderdia aldaketaren alde dago. Oposizioko Alderdi Liberaleko afera indigenen burua, Jacinta Nampijinpa Pricek, adierazi du Parlamentura Ahotsa herrialdea banatuko duen proposamena dela.


Herri indigenak kanalean gehiago
2025eko otsailaren 12
Yamili Chan Dzul. Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

2023ko abenduaren 28
Melvin Picón, Guatemalako jatorrizko herrien lurren defentsan:
“Proiektuak geldiarazi ditugu, komunitateak zortzi urtez egon direlako erresistentzian”

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.