Joan den martxoaren 23an, Seuil frantses argitaletxe ospetsuak abiarazi zuen literatur sail berri bat, “Ahots autoktonoak” deitua. Un livre dans ma valise (Liburu bat nire balizan) webgunean, Laurence Baulande sailaren zuzendariak azaldu zuen orduan egitasmoaren xedea dela mundu osoko eleberri idazle autoktonoen publikatzea, etor daitezen “Ameriketatik, Asiatik, Pazifikotik, Ozeaniatik [sic] eta Europatik ere bai”. Hain zuzen ere, helburutzat hartua du “Populu Lehenei” ahotsa eskaintzea, “haien literatura bizitasun izugarrizkoa” delako. “Populu Lehenei” deritze, Nazio Batuen Erakundearen arabera, beren lurra kendua izan zaizkien jendarteei. Ezen –harritzekoa, gero!–, indigenen artean badaude egiazko “autoreak”, gai direnak poesia, eleberri beltzak edo “literatura orokorra” ekoizteko. “Ahots autoktonoak” sailak emanen die, segur, “ikusgarritasuna” eta “zilegitasuna”, modu “militantean” emanen baitie hitza “luzaz isildu direnei”.
Plazaratua izan den lehen nobelak Cinq petits Indiens (Bost indio txiki) du izenburutzat. Istorio “polifonikoa” da, aurkezpenak dioenez, baina ingelesez idatzi zuen Michelle Good cree populuko egileak (Five little Indians) eta Isabelle Mailletek du itzuli frantsesera. Kalitate literario ukaezina du liburu horrek, 1960ko hamarkadan Kanadako barnetegietatik askatuak izan ziren milaka gazte autoktonoren bizipen latzez irakaspen soziologikoa zabaltzeaz gain.
Saileko bigarren eleberria apirilean atera zen: Melissa Lucashenkok idatzi Celle qui parle aux corbeaux (Belearekin mintzatzen dena) da, eta Australiako ingelesetik itzuli du David Fauquembergek. Bortizkeriaz josi liburu sutsu horretan, segitzen dugu Kerry Salter, emazte aborigena lesbiana, Harleyz garamatzana bere familia eta sorterri zapartatuengana. Istorio zinez urragarria, estilo bizi-bizian idatzia.
Kultura frantsesari ez zaio hain erraz bere dogmatismo zaharra baztertzea, eta sailkapen bereziak asmatzen ditu exotikoa zaiona ulertzen saiatzeko
Bi eleberriei nabaritzen zaie, ingelesaren gibeletik, beste hizkuntzarik. Bigarrena, bereziki, argot eta bundjalung hitzez ereina da. Min eman diezaguke, hala ere, gure nortasuna hizkuntzaren erabileran oinarritzen dugunoi, orriz orri pentsatzea zapaltzaileen mintzairan sortu direla, oro har, literarioki zoragarri diren eleberri horiek. Datorren ekoizpenak izan beharko luke Niillas Holmberg samiaren La femme grenouille (Andre igela), hori bai samieraz sortua.
Seuil argitaletxeak sail berezia pentsatzeak gogorarazten dit Markus Messlingen saiakera, L’universel après l’universalisme (Unibertsalismoaren osteko unibertsala) (Paris, PUF, 2023): Europak, azkenean, onartzekoa du bere lehenagoko balio unibertsalek ez dutela jendarte aniztasuna kontutan hartzen, dio Messlingenek, eta egiazko unibertsaltasuna oraindik goiti etorriko da. Bizkitartean, kultura frantsesari ez zaio hain erraz bere dogmatismo zaharra baztertzea, eta sailkapen bereziak asmatzen ditu exotikoa zaiona ulertzen saiatzeko, ohartzeko alor nagusietatik kanpo ere literatura badagoela.
2015ean Enbatan agerrarazi zuen artikulu batean, Peio Etcheverry-Ainchartek zioen jokoz kanpo aritzea litzatekeela hausnartzea euskaldunok “autoktono” gisa sailkatu beharko genukeenetz geure burua: sailkapen guzietatik haratago, bizi aldakor eta konplexuan xut irautea eta bide egitea da gure benetako erronka erreala.
Irakur, bada, Good eta Lucashenkoren obrak, ez literatura autoktonoa direlako, ez eta ere genero-literatura, literatura lesbiana, literatura post-kolonialista, literatura errealista edo edozein gisara sailka daitezkeelako, baizik eta, soilik, literarioki idatziak direlako, hots, literatura direlako.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]
Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]
Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.
Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]
Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]
Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.
Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]
Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]
Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]
Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.
Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]