Oraingo pintorea herriko kaian edo lorategian eguzki epeletan eseriko da pintzela eskuan, koadro bikaina margotzeko asmoz. Lehenengo artistek berriz, gerria makurtu eta haitzuloaren bihotzean marrazten zuten. Adituek ez dakite ziur artelan hura plazerrez egiten zuten ala beste arrazoirik bazen. Kontua da Euskal Herrian ezker-eskuin begiratu eta apaindutako makina bat haitzulo dugula, nahiz eta denak ez dauden bisitatzeko moduan. Aste honetako ARGIAn, Euskal Herrikoak, Espainiako iparraldekoak, eta nola ez, Frantziako hegoaldekoak ezagutzeko aukera eskaini digute Asier Agirresarobek eta Muskilda Tellabidek.
Guk, gaurkoan, "Duela 20.000 urteko Picassoak" izenburua duen erreportaje hori bera dakarkizuegu, baina ARGIAn sartzeke geratu diren hainbat pasarte gehiago irakurri ahal dituzue sarean, eta gainera, zenbait web gune interesgarri bisitatzeko parada izango duzue. Hona hemen erreportajea, osorik, atalez atal banatuta:
DUELA 20.000 URTEKO PICASSOAK
1-Artearen sorrera. Lehendabiziko artistak
2-Kronologia
3-Paleolitoko artea
4-Bihotz franko-kantauriarra
5-Arte paleolitikoaren gaiak
6-Teknikak
7-Interpretazioak: Zergatik margotzen zuten?
8-Haitzuloz haitzulo
9-HondamenaHAINBAT WEB GUNE INTERESGARRI
- Cuevas turísticas-Grottes aménagées-Show Caves: Ia mundu osoko koba turistikoen zerrenda, haitzulo edo haitzulo zona bakoitzaren web orrialderako loturekin.
- Showcaves.com: Mundu osoko haitzuloak. Ingelesez.
- France: Pays des grottes: Turismoarentzat prestatuta dauden Frantziako koben elkartea.
- Arte Sur: Estatu espainoleko hegoaldeko horma-irudidun haitzuloak.
- Le Périgord Numérique: Périgord-eko informazio turistikoa, haitzuloei buruzkoa barne.
- Ariége Pyrenees: Ariége-ko informazio turistikoa, haitzuloena barne.
- Cantabría Joven eta Kantabriako Unibertsitatea: Kantabriako haitzuloak.