Liztor habiak, labar artea datatzeko

  • 1891n nekazari batek Gwion estiloko hainbat labar pintura aurkitu zituen Kimberlyn (Australia).

(Argazkia: Melbourneko Unibertsitatea)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Orain arte ez zegoen jakiterik gizakiak xehetasun handiz irudikatzen dituzten artelan horiek noizkoak ziren, margoetan ez zelako ikatzik edo datatzeko moduko beste substantzia organikorik erabili. Berriak zirela eta aborigenek ez zituztela margotu ere esan izan du zenbaitek.

Baina Wollongong Unibertsitateko Geokronologiako aditu Richard Robertsek pentsatu zuen pinturen hormetako liztor habietan egon zitekeela erantzuna. Berriki, liztor habia fosilizatuetan gordetako ikatz arrastoak datatzea lortu dute eta emaitza harrigarria izan da, margolanak pentsatu baino zaharragoak direlako: 12.000 urte dituzte.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...