Jesus Altuna, Paleontologo


1971ko abenduaren 12an
Jesus Altuna paleontologoari elkarrizketa
Jesus Altuna, Paleontologo
Argi Dakusagu Euskal Enda Emen Sortua Dana
Jesus Altuna Berastegiarra dugu. Txori arkaitz eta belar, betidanik izan ditu lagun Gaur, "Aranzadi" elkartean sarturik dago, Paleontologi saillaren buru bezala. Euskal lehen-gizona eta gizonaren biziera gutxik bezala ezagutzen du. D. Jose Migel Barandiaranen lankiderik miñena "Munibe" aldizkariaren zuzendari Donostiako Seminario eta Institutoko irakasle gazte izan arren, gizon jakintsu! Non arkituko eta San Telmo zaharreko baztarrik zaharrenean, gozotasun eskasa duen gela batean ezurzulo bihurturik duen zokoan.
Apaletan, kartoi-kaja asko. Alako bati begiratu bat egin diogu: iru bat milla ezurtxo zahar, bakoitzak bere izena eta guzti, esate baterako "Aizp. 14 M 6 Mikrotokaticeps" An egin duan lanaz jabetuaz, benetan arriturik, elkarrizketari lotu gatzaizkio.
–Irakasle on jotzen zaituzte Donostian Zerorrek ere izango zenduen bada, maixu onik?
–Bai. Bachilleratoa Tolosako Eskolapioetan egin nuen eta an topatu nuen P. Maximo Ruiz de Gauna, orain Iruiñen il berri dana. Gero Gasteizko seminarioan arkitu nuen oso maixu ona, D. Leonzio Arabiotorre. Gerra aurretik D. Jose Migal Barandiaran, D. Manuel Lekuona, D. Antonio Pildain (gero Canarias-ko gatzai izana) eta D. Leonzio Arabiotorrek talde bat osatzen zuten, eta onek zoragarrizko klaseak eman zizkigun. Orduan sartu zitzaidan erabat biologia edo bizitz-jakintzarekiko lehia au.
–Seminarioko ikasketak bukatu eta gero zer gehigo ikasi zenduen?
–«Ciencias Biologicas» dalako karrera Madrilen. Gero espezializazioa egitera Alemanira joan nintzan, Pelontologia ikastera. Frankfurt-eko museo batean eta Bonn-eko Institut batean izan nintzan. An, batez ere, ugartunen (mamiferos) ezurrak ikasi nituen.
–Noiz eta nola asi ziñan D. Jose Migel Barandiaranekin lanean?
–Nik Madrilen karrera bukatu baiño bi urte, lehenago, au da 1958an, D. Jose Migel Ipar-aldetik onera itzuli zan. Udan beregana joaten nintzan zerbait egin nahiz. Esan zidan: «Begira, guk geure azterketetan uts aundiak dinuzkagu oraindik. Nik lehen-gizonaren tresnak, lanabesak, ikasi izan ditut baiña lehen-gizonaren ezurretaz; esate baterako, ezertxo ere ez dugu egin. Telesforo Aranzadik asko ikasi zuen gizon orren ezurretaz, antropologo bat zan, baiña aztarna tokietan azaltzen diren beste ezurrak ez ditu iñork iñoiz ikasi. Or daude lehen-gizonak ehizetik sortzen zituen piztiz ezurrak. Zuk oiek ikasi nahi badituzu...". Onela, oso etorkizun polita neukala ikusi nuan: ori ikasi eta D. Jose Migel orduan bakarrik zebillenez, berarekin talde egin "Aranzadi" erakundearen laguntzapean. Eta asi nintzan arekin ikasten uda-garaietan. Arrezkero, elkarrekin egiten ditugu gure azterketak.
–Baiña ez zerate biok bakarrik izango, lehen-gizonaren ikasketan zabiltzatenak.
–Euskal Erriko lehen-gizona ikasi nahi dugunok osatzen dugu taldea. Izan ere, ikasikuntza auek asko zabaldu dira. Lehen, pertsona bakarra danetara iristen zan, oraindik gauza asko ere ez baitzan jakiten... Gaur, batetik gela asko zabaldu eta bestetik gai berriak azaldu, nahi eta nahi ez, espezializatu beharra izaten da. Batzuek lehen-gizonaren arizko tresnak ikasten dituzte, besteek ezurrezkoak, beste batzuk arte-lanak, beste batzuek beren ezurrak, besteek berriz aiek jandako piztien ezurrak eta abar. Orain bertan Barcelonan prestatzen ari dira nere ikasle izandako batzuk eta aietako batek, Marzelino Aizpuruak ain zuzen, lehen-gizonaren inguruan bizi ziran landareak ikasi nahi ditu.
–Doktoradorako tesis bukatu berri duzu. Zertaz egin duzu?
-Ezurrei buruz, ori baita nere espezializazioa. Ezur auek ikasiz gero lehen-gizon orrek nolako ekonomia zuen (ehizetik edo artzantzatik bizi zan) eta zer arreman zuen piztiekin ikusten dugu. Bai eta nolako klima zan emengoa ere. Orrek guztiak euskal gizanaren kondaira ezagutzeko bide ematen digu.
–Orain dela gutxi Erkaingo zu oa aztertzen ari izan zerate Garrantzizko arkikunderik egin al duzue?
–Bai. Dakizun bezala, orain dala bi urte azpeiltiar gazte batzuek arkitu zuten arzulo ori eta bertan ziran arte-lanak. Gu, auek aztertu ondoren, atariko lur-mailletan asi giñan lanean eta gauza asko arkitu genduen. Bi saio egin ditugu, orain dela bi urte lehenbizikoa eta aurten bigarrena. Marzelino Aizpurua
–Gure lehen-gizonen aztarna tokietan azaltzen diren ugaztunen eta Pablo Areso ere an izandu dira D. Jose Migel eta nerekin batean.
Or arkitu dugu lehen-gizonaren aztarna ugari, batez ere Madelen-garaikoak, goi-Paleolitosen azken garaikoak. Oso tresna bereziak oso ondo landuak, batez ere suarrizko tresnak eta pizti-ezur asko. Orain arte gizonen ezurrik ez dugu arkitu baiña jarraitzeko asmoa dugu.
–Gaizki gabiltza "Aranzadi" erakundeak urtero biltzen duen dirutik zarbait iristen da saill bakoitzera baiña ez nahi ainbat. Diputazioak oso gutxi laguntzen digu. Au arritzekoa da. Bai Araba, Nafarroa, bai Barcelonakoek, bai Zaragozako Diputazioek berak ere askoz gehiago laguntzen diete bakoitzak beren tokietakoei. Emen, bi Aurrezki Kutxak laguntzen digute "Munibe" argitaratzeko. Guk diru gehiago bagendu, askoz eskabazio gehiago egingo genduke urtero. Aurten, esate baterako, ogei egun bakarrik aritu gera eta iru illabetez egon gintezkean. Dirurik ez.
–Negargure eta guzti, goazen aurrera. "Munibe" aldizkaria aipatu duzu. Oso ezaguna al da?
–Gure arpidedunak milla eta bostehunen bat izango dira, ia danak Euskal Errikoak. Baiña kanpora ere asko bialtzen dugu: Peninsulako Unibertsidade guztietara eta Europako leku askotara Frantzia Suiza, Italia, bi Alemanietara, Holanda, Beljika, Rusia, Finlandia, Suezia, Noruega. Ameriketako unibertsidade askotara ere bai.
–Erri orietakoek berek eskatu al dizuete?
–Askotan bai. Guk lanak argitaratu ala, baten batek ezagutu, eta besteei esanaz, eskatzen dute. Gure taldea eta gure lanak "Munibe" ren bitez ezagutzen dituzte kanpo-alde orretan.
–Emen, San Telmon, agerketa bereziren bat prestatzen ari omen zarate. Zer asmo dituzue?
–Oraintxen bertan irekiko da agerketa berri au. Gela bat besterik ez daukagu museoan eta an bitrina batzuk jartzen ari gera. Lehendabizikoan jarriko ditugu zer erateko tresnak egiten zituan lehen-gizonak bai emen eta bai Europako baste tokitan. Tresna gehienak emen azaldutakoak izango dira noski. Arri-tresnak, ezur-tresnak.
Gaiñera, Gipuzkoan ditugun bost lehen-gizonaren aztarna-toki inportanteenak: Leze Txiki (Mondragoen), Aizpitarte (Errenderian), Urkiaga eta Ermitia (Deban) eta Mari-Zulo (Urnietan).
Beste bitrina batean, Euskal Erriko lehen-gizonaren buru-ezurrak eta batez ere Leze-Txikin azaldu zen Neandertal gizonen beso ezur bat. Ori da orain arte Euskal Errian azaldu dan gironik zaharrena. Urtiagan azalduteko buru-ezurrak ere or izango dira. Oriek Aranzadik berak ikasi zituan eta ortik ikusten da ondo, euskai enda euskal arraza, emen sortua dana ez dala beste lekuren batean sortu eta andik etorria. Pirineo alderdi onetan sortua dala, alegia.
Iru maillatan ikusten da au: Madelen-garaiko buru-ezurrei, Cromagnon endakoak izanik, euskal kutsua dariei. Erdikoak, Urtiagan arkituak, Azil-garaikoak dira ete erdi-euskaldun, erdi Cromagnan dira. Beste guztiak, burdiñori-garaikoak, danak euskaldun dira. Oso ondo ikusten da, beraz, emen bertan azitako, egindako, enda dela au.
–Euskal Erria aberatsa da, ortaz, Prehistori kutsutan.
–Oso aberatsa. Gipuzkoan bakarrik millaren bat arzulo bedugu. Eskola-maixuek eta beste ikasleek jakin behar lukete, jakin, emengo berri, gazteei erakusteko. Donostiako Institutoan, esamiñetan, adibide bezala ez dizue bada jartzen Baleares-ko kobaren bat! Eta eskolatik milla metrotara arzulo bat izango dute. Gauza asko dago Euskal Errian bai Geologi eta bai Biologi aldetik. Ikasi egin behar.

Badago, bai, zertan denbora pasa, nahi duanarentzat Euskal Erria maitatzeak laneanjarri behar du euskalduna. Lanean, geroari begira. Zenbat eta obeto ezagutu, orduan eta gehiago maitatu izan ohi dira erriak pertsonak eta gauzak. Esker milla Jesus Altunai etorkizunerako lan txarrenak bere bizkar artu ditualako.
ERRIALDE
1

GaiezGizarteaientziaTaldeak
GaiezGizarteaientziaBesteak
EgileezHERRIALDE1Gizartea

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Paleolitoa
Venus ez zen jaio Willendorfen

Willendorf (Austria), 1908. Wachau bailarako aztarnategi batean, Josef Szombathy arkeologoak emakumezko baten estatua antropomorfo txiki bat aurkitu zuen, 11 cm ingurukoa, harrian zizelkatua eta okre gorriz tindatua.

Orduz geroztik, Paleolitoko venusik ezagunena da, eta... [+]


Liztor habiak, labar artea datatzeko

1891n nekazari batek Gwion estiloko hainbat labar pintura aurkitu zituen Kimberlyn (Australia).


Paleolitoko grabatuak Tarragonan

Font Major kobazuloa (Tarragona, Katalunia) 1853an aurkitu zuten eta urte asko dira bertan arkeologoak lanean ari direla.


Jostorratzak baino lehen

Izturitze duela 21.000-29.000 urte. Gravettiar aroan Izturitzeko kobazuloan bizi ziren gizakiek suharrizko tresna asko utzi zituzten.


Ekain, bilatua eta aurkitua

Deba (Gipuzkoa), 1969ko ekainaren 1a. Zestoako mugan, Izarraitzen magalean, kobazulo baten sarrera aurkitu zuten Rafael Rezabal eta Andoni Albizurik.


Eguneraketa berriak daude