Historiaurreko artearen parke piriniarra


1999ko maiatzaren 02an
Pirinio iparraldeko Ariège departamendura hurbilduko gara gure bidai honetan, bertako mendi, laku eta gazteluak ezagutzeaz gain, Niaux, Lombrives, Labouiche eta Le Mas d'Azul gisako kobazulo sonatuen berri izan eta ezkutatzen dituzten labar-pintura bikainen aurkitzera.
Kantabria eta Perigord —egun Dordogne departamendua— eskualde zaharrarekin batera, Madeleine garaiko hormako artearen eremu garrantzitsuenetakoa dugu Ariège, gutxienez hamairu izanik pinturez apaindutako kobazuloak. Batzuk, zenbait lan hutsal grabatua edo pintatua dute, beste batzuk aitzitik, ehiztari zibilizazio horren santutegi nagusitzat daude onartuak. Ehiztari handi hauek, gure garaia baino lehenagoko 12.500 eta 10.000 urte bitartean, sarri joan ohi ziren Piriniotako haitzulo itzel hauetara animaliak eta errito erlijioso-magikoetan ikur misteriotsuak margotzera.
Ariègek, urteetan zehar ondo gorde diren aniztasun handiko haitzuloak edukitzeko zortea du, hauetako zenbait gainera jendeari irekiak daudenak, hala nola: Lombrives eta Labouiche, La Vache-eko historiaurreko gela, Mas dAzil-eko lurrazpiko gune ikusgarria, Niaux eta Bedeilhac-eko arte lanak... Hala ere, haitzuloen sarbideek dituzten zailtasunek eta historiaurreko lekukoen hauskortasunak, gune bereziotako sarrera jendeari guztiz irekitzen ez dute uzten. Kontserbazio arazo hauek arintzeko eta geroz eta handiagoa den eskaerari erantzuna eman ahal izateko, Ariègeko departamenduak, 1994ko udan Historiaurreko Artearen Parke Piriniarra deritzona ireki zuen Tarascón sur Ariège herrian.
Hasiera batean, parkea baino, Niaux haitzuloa bisitatzeko asmoa genuen. Izan ere, labar pintura ugari edukitzeaz gain, haitzulo bera da benetan interesgarria. Vicdessos-eko glaziar ibarra ehunen bat metro behealdean eta urrutian Piriniotako gailurrak dituela, aho ikusgarri batetik barna barneratuko gara. Jarraian, 800 metro luzeko galeria zabal batzuek «saloi beltza» deitu gela handi eta biribil batera eramango gaituzte, non horma guztiak Homo Sapiens gizakiak margotutako basahuntz, bisonte, zaldi eta oreinez apainduak dauden.
Niaux haitzulo hau, dituen historiaurreko pinturengatik da batez ere ezaguna, kalitate handikoak eta ondo gordeak izaki, paleolito garaiko ehiztariak —11.000 urte kristo aurretik—, munduari buruz zuen ikuspegia azaltzen digute. Baina natur baldintza egokiak direla eta, mendeetan zehar iraun duten arte lan hauek, egun babestuak izatea behar dute. Hala, zenbait ikerketa burutu ostean, Niaux haitzuloak bisitarientzat zabalik dirau, arau zehatz batzuk betetzen diren bitartean: 11 bisita eguneko, 20 pertsona bisitako eta 45 minutuko tartea talde batetik bestera. Araudiarekiko errespetuari esker, ez da aldatu haitzuloaren oreka tenperatura (12 C) eta labar pinturak ondo manten daitezke, bisitariari gune berezi eta paregabe hau erakustea ahalbidetuz, egun pinturak dituzten kobazulo gutxik egin dezaketena.
Dena den Niaux haitzuloan badira bisitariak ezin bisita ditzakeen zenbait gune interesgarri ere, esaterako, Clastres galeria. Hau dela eta Niaux ezagutzeaz gain Historiaurreko Parke Piriniarrera hurbildu ginen, zer aurkituko genuen oso ondo ez genekiela.
Frantsez muntai gehienak bezala, hura ere ikaragarria zen. Sarreran majo ordaindu ondoren, urjauzi eta guzti duen aintzira artifizial baten aurreko plazara agertuko zara. Aintzira zeharkatzen duten bidesketatik barrena, berriz, parkeko interes gune ezberdinak bisita ditzakezu: haitz artetik doan igarobide batean, ur joko eta historiaurreko animalien oinatzak topa daitezkeen Oinatzen Uharra; ikusentzunezko eta guztim garai hartako gizakiak nola ehizatzen zuen erakusten duen Ehiza Ikuspegia; basoan zoazelam animalia ezberdinen hotsak entzun ahal diren Hotsen Laberintoa; Piriniotako zelaiam umeen jolas parkea, picnic-lekua eta abar.
Aurrekoak baino interesgarriagoak iruditu zitzaizkigun, tailer txiki moduan antolatutako ekintza ezberdinak, Madeleine garaiko gizon-emakumeakm egun arrunt batean egin bide zituen ekintzetako batzuk ezagutu eta ulertzen lagundu ziguten jarduera hauek: egur eta harri bidezko su-piztea, ehizean erabili ei zuten jaurtiketa propultsatuam suharriaren lantzea, horma pinturak, indusketa arkeologikoan nola burutzen diren eta abar.
Alabaina, zalantzarik gabe, parkeko interesgarriena Tailer Handia deiturikoa iruditu zitzaigun, Plazati sartzen da bertara. Behin aurikularrak jantzita, Piriniotako eta mundu osoko historiaurreko artea ezagutzeko nahi duzuen beta guzia hartu dezakezue. Argi eta hots efektu ikusgarriz beteriko gela zabal eta ilunetan barna paseatuko zarete, haitzulo bateko pinturak aurkitu ahal izateko, jarraitu beharreko bidea irudikatzen saiatzen den ibilbidea jarraituz. Paseoan zehar, era guztietako informazioa eskainiko zaizue: maketak, pelikulak, diaporamak... Faksimile erreprodukzioan ikusi ahal izango duzue, historiaurreko gizakiak utzi digun ondarea: oinatzak, labar pinturak, grabatuak, ikur misteriotsuak, zizelatutako objektuak eta abar. Eta azkenean, saloi beltzeko pinturak miretsi ahal izango dituzue.
Sartu ginenean baino askozaz ere gusturago, ordaindutako dirua ondo erabilia izan zenaren ustearekin, historiaurretik egungo bizimodura itzuli ginen. Hori bai, beste noizbait ere joatekotan

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Paleolitoa
Venus ez zen jaio Willendorfen

Willendorf (Austria), 1908. Wachau bailarako aztarnategi batean, Josef Szombathy arkeologoak emakumezko baten estatua antropomorfo txiki bat aurkitu zuen, 11 cm ingurukoa, harrian zizelkatua eta okre gorriz tindatua.

Orduz geroztik, Paleolitoko venusik ezagunena da, eta... [+]


Liztor habiak, labar artea datatzeko

1891n nekazari batek Gwion estiloko hainbat labar pintura aurkitu zituen Kimberlyn (Australia).


Paleolitoko grabatuak Tarragonan

Font Major kobazuloa (Tarragona, Katalunia) 1853an aurkitu zuten eta urte asko dira bertan arkeologoak lanean ari direla.


Jostorratzak baino lehen

Izturitze duela 21.000-29.000 urte. Gravettiar aroan Izturitzeko kobazuloan bizi ziren gizakiek suharrizko tresna asko utzi zituzten.


Ekain, bilatua eta aurkitua

Deba (Gipuzkoa), 1969ko ekainaren 1a. Zestoako mugan, Izarraitzen magalean, kobazulo baten sarrera aurkitu zuten Rafael Rezabal eta Andoni Albizurik.


Eguneraketa berriak daude