Hainbat ikastetxe okupatu dituzte, euskarazko murgiltze eredua eskatua duen Larraineko eskolarekin elkartasunez

  • Larraineko ama-eskola publikoan euskarazko murgiltze eredua ezartzeko eskaerari ez dio erantzun Frantziako Gobernuak. Joan den ostiralean ikastetxea okupatu zuten haur eta gurasoek, baita Ortzaize, Irisarri, Larraine, Barkoxe eta Idauze-Mendiko eskolak ere, elkartasunez.

Larraineko eskolaren okupazioa (argazkia: eitb)

2022ko ekainaren 28an - 07:40

Kazeta.eus-ek jaso duenez, Larrainez gain Idauze-Mendi, Ortzaize eta Aiherrako eskolek ere murgiltze ereduaren aldeko eskaera egin zuten 2021eko otsaila inguruan, baina Larrainen ez bezala, 2021-2022 ikasturte hasierarako lortu zuten murgiltzea martxan jartzea. Larrainen aldiz, Hezkunde Nazionalaren erantzunik gabe jarraitzen dute eta gurasoak haserre dira: “Non da murgiltzerako gure eskaera? Zein da Larraineko eskola publikoarentzat den egiazko arazoa? Oroitarazte eta elkarrizketa entsegu ainitzen ondoren, deus ez da aitzinatzen”.

Gaztetatik hiztun elebidunak izateko bide pedagogiko egokiena murgiltzea dela gogoratu dute eskolek.

Irisarrin ere, borrokan

Duela gutxi kontatu genuenez, Irisarriko eskola publikoak ere euskarazko murgiltze eredua eskatua du Lehen mailako ikasleentzat. Herriko Etxea eta ikuskaria ere alde ditu, baina ez dute Frantziako Hezkunde Nazionalaren erantzunik jasotzen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Ipar EHn
Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


2024-02-04 | Bea Salaberri
Alde egin ala deus ez

Udaberrian, Iparraldeko Hizkuntz Politika Publikoa berrituko da: hortik, datozen urteetako norabideak, asmoak eta horien zerbitzuko jarriko diren dirutzei buruzko erabakiak hartuko dira eta horretan jarrera argia hartu beharko dute eskualdeak, departamenduak, estatuak eta Euskal... [+]


2023-12-29 | Euskal Irratiak
"Asto bat 13 ardi gibeletik": Beskoitzeko ikastolako burasoen mezua

Azukrerik gabeko ikatza banatu die Olentzerok asteartean, Beskoitzeko ikastola, herriko lurratik kanpo ezartzearen alde bozkatu duten Beskoitzeko 14 hautetsiei. 100 bat lagun bildu dira herriko etxe aintzinean, ekintzaren sustengatzeko.


2023-12-18 | ARGIA
Ipar Euskal Herriko instituzioei euskararen aldeko politika ausartak eskatu dizkiete, 2050erako euskaldunak %30 izatea lortzeko

Euskara 2050ean Ipar Euskal Herrian jardunaldia egin dute larunbatean Kanbon, eta Euskal Konfederazioak hizkuntza politika ausartak galdegin dizkie Ipar Euskal Herriko instituzioei. Pisu guztia euskalgintza sozialaren gain utzi beharrean, plangintza politiko bat egiteko eskatu... [+]


Eguneraketa berriak daude