Irisarriko eskola publikoak euskarazko murgiltze eredua eskatua du Lehen mailako ikasleentzat, Herriko Etxea eta ikuskaria ere alde ditu, baina ez dute Frantziako Hezkunde Nazionalaren erantzunik jasotzen. Gurasoek ikastetxea okupatu dute astearte goiz honetan.
Haur Hezkuntzan murgiltze eredua eskaintzen du dagoeneko Irisarriko eskolak eta datorren ikasturtetik aurrera segida eman nahi diote Lehen mailan, euskaraz hiru egun eta frantsesez beste egun bat emanez. Frantziako Hezkunde Nazionalak, baina, goizegi dela dio, eta presio egiteko dozena bat gurasok ikastetxea okupatu dute astearte goiz honetan.
Herriko Etxeak proiektua gehiengoz onartu duela eta ofizialki ez bada ere ikuskaria ere alde dutela kontatu dute Kazeta.eus-en. Eskaera Hezkunde Nazionalari luzatu zioten eta ekainaren 13an jaso behar zuten erantzuna, baina ez dute oraindik arraposturik izan.
Larraineko ama-eskola publikoan euskarazko murgiltze eredua ezartzeko eskaerari ez dio erantzun Frantziako Gobernuak. Joan den ostiralean ikastetxea okupatu zuten haur eta gurasoek, baita Ortzaize, Irisarri, Larraine, Barkoxe eta Idauze-Mendiko eskolak ere, elkartasunez.
Brebeta euskaraz egitea erabakitzen duten ikasleen azterketak zuzentzeko egoitza publiko bat utziko dio Seaskari Euskal Elkargoak, ikastoletako irakasleek etsaminak zuzendu ditzaten. Euskaraz egindako azterketek ez dute eragin akademikorik izango, bai ordea sinbolikoa.
Brebeta eta baxoa euskaraz egitearen alde egin dute mobilizazioa, besteak beste.
Azterketak euskaraz eskatzeko Baionako Hezkuntza Ikuskaritzaren egoitza blokeatzen ari ziren ikasle, irakasle eta gurasoen aurka egin du Poliziak, gas negar-eragilea erabiliz.
Ikasleek brebeta euskaraz egiterik ez dutela salatzeko azterketak zuzentzeko deialdiari uko egin diote Seaskako hainbat irakaslek, iaz abiatutako desobedientziaren bideari jarraiki.