Guatemalako presidente hautatuaren alderdia inhabilitatu dute

  • Bernardo Arevaloren alderdiak hauteskundeak irabazi ondoren Hauteskunde Auzitegi Gorenak behin-behinean legez kanpo utzi du, 2017an ustez sinadura faltsuak biltzeagatik.


2023ko abuztuaren 30ean - 08:53
Azken eguneraketa: 11:28
Arevalo hautatutako presidentea. Argazkia: Movimiento Semilla.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Semilla Mugimenduak Guatemalako presidentzia botoen %61 lortuta eskuratu du, baina hala ere, Guatemalako Herritarren Erregistroak legez kanpo utzi du hautatutako alderdia, ustez 2017 eta 2018 artean jasotako sinadura faltsuengatik. Arevalok “Hemendik aurrera, ezerk ezin du legeak eragotzi 2024ko urtarrilaren 14ko kargu hartzea. Garai historikoa da hau” adierazi du, eta helegitea jarriko dutela.

Semilla Mugimenduak babes errekurtso bat aurkeztuko dute, Orellana epailea eta Rafael Curruchiche fiskala buru izan dituen “jazarpen politikoa” amaitzeko. Curruchiche fiskalak, Orellana epailea eskaerari erantzunez, uztailaren 12an eskatu zuen Semilla Mugimendua legez kanpo uztea, ustezko sinadura faltsuen aferarengatik.

Amerikako Estatuen Erakundeko Idazkaritza Nagusiak adierazi duenez alderdia inhabilitatzea “frogatutako oinarri edo arrazoirik ez du” eta “legearen neurriz kanpoko interpretazioa da". Horrekin batera, “oinarri demokratikoak eta herritarren borondatea errespetatu behar direla” aldarrikatu du.

 


Politika kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...