Guardia Zibilaren armagabetzea irudikatuko dute Oñatin ekainaren 17ko Fan Hemendik egunean

  • Ekainaren 17an, Fan Hemendik egunaren baitan, Guardia Zibilaren armagabetzea irudikatuko dute Oñatin. Antolatzaileen esanetan "indar okupatzaileek euskal herritarrak torturatzeko eta erahiltzeko erabili dituzten fusilak, bainerak, elektrodoak, poltsak edota kare bizia entregatuko dituzte".


2017ko maiatzaren 25an - 13:15
Fan Hemendik eguna iragartzeko afixa.

Bideo umoretsu baten bidez eman dute ekimenaren berri.

 

 

Eguna ospatzeko hainbat ekitaldi iragarri dituzte: "bake artisauen azoka", poteoa, herri bazkaria, manifestazioa eta eguna amaitzeko kontzertuak. Ekimena antolatzen ari diren Fan Hemendikeko kideek Euskal Herri osoa gonbidatu dute egun horretan Oñatira


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Alde Hemendik
2023-09-04 | Ahotsa.info
Aurten Altsasun "Ospa Eguna" ez dela izanen iragarri dute, baina desmilitarizazioaren aldeko lanarekin jarraituko dute

Ospa Eguna! desmilitarizazioaren eskaera agenda politikoan kokatu duen eguna dela baieztatu dute antolatzaileek, eta adierazi bide horretan jarraitu behar dela "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea ukatua eta zapaldua dirauen bitartean". Bideo bat zabaldu dute... [+]


2020-07-07 | ARGIA
Vox alderdi ultraeskuindarraren ekitaldiari erantzuteko elkarretaratzea deitu dute Oñatin

Asteazken arratsaldean Vox espainiar alderdi ultraeskuindarrak ekitaldia egingo du Oñatin, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeen testuinguruan, eta mugimendu antifaxistak elkarretaratzeko deia luzatu du.


2019-06-21 | Iñigo Igartua
Oñatiko Udalak herriko bost gaztek jasandako erasoaz azalpenak eskatuko dizkio Ertzaintzari

Ostiral goizean argitaraturiko prentsa-oharrean jakinarazi dutenez, datorren astean Bergarako ertzainen egoitzako arduradunekin bilduko dira Oñatiko Udaleko ordezkariak.


2019-06-18 | Iñigo Igartua
"Ertzain batek jo ninduenean borra ere hautsi zuen, eta orduan ukabilkadak ematen saiatu zen"

Ekainaren 15eko gauean kalez eta uniformez jantzitako ertzainen erasoak salatu dituzte Oñatiko bost gaztek. "Jare Kuartela Eguna"-ren amaieran gertatu zen, Oñatiko gaztetxeko inguruetan.


Eguneraketa berriak daude