Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

  • Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
     


2025eko ekainaren 6an - 11:53
Fan Hemendiken 2015eko manifestazioa. Goiena
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Espainiako eta Frantziako indar armatuak Euskal Herriak sufritzen duen zapalkuntzaren adierazgarri nagusietakoak direla salatu dute Oñatiko Fan Hemendik Eguna antolatzen ari diren lagunek. “Urte luzez gure lurretan nagusitasunez eta zigorgabetasunez modu bortitzean jardun dute eta oraindik ere beraien papera estatuen batasuna eta asimilazio prozesua bermatzea da, nazio eta klase zapalkuntza betikotzearekin batera”. Euskal herritarron etorkizuna modu libre eta demokratikoan ez erabakitzea lortu nahi dutela dio ekimenak, izan ere, haien presentziak ez daukalako “errepresioa eta estatuen batasuna bermatzea beste justifikaziorik”.

Nahiz eta ETAren borroka armatua iraganeko kontua izan, Euskal Herria dela Europako lurralde militarizatuena eta biztanleko indar armatu gehien dituena kritikatu dute eta horrek hainbatetan salatu dituzten “hilketak, torturak, mehatxuak, jarraipenak, kolaborazio eskaerak, errepidetako kontrol bortitzak eta giza eskubideen urraketa larriak” eragiten dituela. Herri honek bakean bizi nahi duela eta horretarako Euskal Herrian indar okupatzailerik ez egotea eskatu dute.

Herritar guztiak Oñatin ekainaren 14an antolatu dituzten ekintzetan parte hartzera deitu dituzte. Jarraian egitarauaren kartela:

 


Alde Hemendik kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...