50.000 lagun justizia eske Iruņean

  • Iruñean oso aspaldi egin den manifestaziorik handiena egin zen larunbat arratsaldean Altsasukoekin elkartasunez, eta askoren ustez Iruñean izan den handiena. Udaltzaingoaren arabera 38.000 pertsona izan ziren bertan eta antolatzaileen esanetan 50.000. Egun ederra egin zuen Iruñean eta jendetzak hiriburua hartu eta gozatu zuen egunean zehar. Astelehenean, hilaren 16an, hasiko da hamar gazteen aurkako epaiketa Madrilen.

     

Xabier Letona @xletona
2018ko apirilaren 16a
Argazkia: EkinKlik

Golem zinemetan hasi zen manifestazioa 17:30ean eta hiriko hainbat lekutatik jendetza harantz uholdeka nola abiatzen zen ikusita, hasi baino lehen antzematen zen oso jendetsua izango zela. Aurreko egunetan ere ekitaldien zaratametroak horixe bera zioen. Ondoko txioetan ikus litezke manifestazioaren une berezienetako batzuk. Hamarnaka mila herritarrez gain, han izan ziren Nafarroako Legebiltzarreko eta Nafarroako Gobernuko ordezkariak, eta baita sindikatu eta alderdi askotako ordezkariak ere.

 "Altsasukoak askatu" izan zen hasierako oihu nagusia eta manifestazioaren amaiera arte gehien entzun zena. Ondorengo txioko eskuineko argazkiak manifestazioaren hasiera lepo zegoela erakusten du, eta ezkerrekoak egin behar zuen ibilbidea ere beteta zegoela. Beheko bideoan ikus litezke pankarta nagusiaren lehen urratsak.

 Manifestazio amaieran Altsasuko gazteen gurasoek bereziki eskertu zieten elkartasuna Estatuko hainbat lekutatik etorritakoei. Beheko txioko argazkian Madrildik etorritako talde bat ikus liteke bere pankartarekin, Kataluniakoak ere ikusi izan ziren.

 

"Hau ez da terrorismoa, justizia nahi dugu" ere sarri oihukatu zuten manifestariek. Une beroenetako burua Merindadeen plazara iristear etorri zen, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren egoitzaren aurretik pasatzerakoan, manifestariek gogor egin zuten Altsasuko gazteen alde.

Jon Maia, Amets Arzalluz eta Alaia Martinen bertsoak izan ziren ekitaldiaren amaieran, Gazteluko plaza erabat beteta zegoenean, eta jendetza bertan sartu ezinean. Txioan entzun daiteke Alaia Martinen bertso baten amaiera. Eta bertsolarien azpiko txioan Fermin Valencia, "Navarra tiene cadenas" abesti ezaguna kantatu zuen eta jendetzak gogotik jarraitu zion.

 Atsasukoak Aske plataformakoek hartu zuten hitza ekitaldiaren amaieran eta gogorarazi zuten Adur Ramirez de Alda, Jokin Unamuno eta Oihan Arnanzek 517 egun daramatzatela preso auzi honengatik, eta hori sekulako desproportzioa dela adierazi zuten. Eskerrak eman zizkieten Iruñera elkartasuna erakustera hurbildutako guztiei. Bistan zegoen antolatzaileak pozarren zirela lortutakoarekin: auziaren izaera eskandaluzkoak, Altsasuko herritarren lan itzelak eta eguraldi ederrak emaitza bikaina eman zuten.

Espetxeratuak diren gazteeen Bel Pozueta eta Antxon Ramirez de Alda izan ziren azkenak oholtzara igotzen (beheko txiokoak dira). Hunkituta ziren eta igandean Madrilera beste aldarte batekin joango zirela azpimarratu zuten, eta beren seme-alabak zirela sarean harrapatutakoak, baina han zirenetako beste askorenak izan zitezkeela berdin-berdin. Herritarren eta segurtasun indarren arteko liskarrak milaka direla urtero Estatu osoan, bana inoiz ez dela halako zigorrik eskatu horietako batean ere ez. Astelehenean hasiko den ahozko auzian, hamar gazteentzat 375 urteko espetxe zigorra eskatzen du fiskaltzak. Gurasoen esanetan, kontua ez da alde batean edo bestean egotea, auziaren mamia eskubideak direla baizik, eta hauek bermatu egin behar direla. Bertaratutako guztiei eskerrak eman ondoren ekitaldiari emaiera eman zioten.

 

 

EkinKlikeko ondorengo argazkietan ikus liteke hobeto Gazteluko plazan bildutako jendetza. Burua atera eta azkenak abiatu arteko tartea ia bi ordukoa izan zen, eta manifestazioaren luzera ia bi kilometrokoa.

Argazkia: EkinKlik
Argazkia: EkinKlik
Argazkia: EkinKlik

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Altsasu  |  Nafarroako politika  |  Guardia Zibila  |  Alde Hemendik

Altsasu kanaletik interesatuko zaizu...
Ezkilak jotzearen isuna atzera botatzeko eskatu diote Altsasu Faxismoaren Kontrakoek Gobernuari

Mozal Legearen aurka azaldu zen gobernuak orain legea aplikatu nahi izatea salatu dute Altsasu Faxismoaren Kontra ekimeneko kideek. “Koherentzia” eskatu diote Nafarroako Gobernuari, eta faxismoaren aurkako borrokarekin jarraituko dutela ere jakinarazi dute.


2018-11-11 | Santi Leoné
GAIZKI ERRANKA
Manipulazioa

Espainol onek badakite –espainol gaiztoak ere badira, kopurua zehaztea zaila den arren– Kataluniako TV3k manipulatzen duela. Naski ez dute sekulan ikusi; ikusi nahi izatera ez zuketen deus ulertuko zeren, katalan guziek gaztelaniaz xarmanki badakite ere, katalanez emititzen tematzen baita eta hori, nahasgarria izateaz gainera –hainbertze bokal, hainbertze izenordain ahul–, aski susmagarria baita. Espainol onek ez dute TV3 inoiz ikusi, eta beharrik ere ez, manipulatzen ez... [+]


Utzi Altsasu bakean

Eskuin muturreko España Ciudadana plataformaren deialdiari erantzunez, Espainiako Estatuko txoko askotatik etorritako ehunka lagun elkartu ziren Altsasuko  plazan –Foruzaingoa eta Guardia Zibilak gotorleku bilakaturikoa–.


2018-11-09 | ARGIA
Lehen irudiak: honela jo zituzten kanpaiak Altsasun eskuin-muturraren ekitaldian

Azaroaren 4ko Altsasun España Ciudadanaren ekitaldia oztopatzeko hainbat gazte elizako kapandorrera sartu eta kanpaiak jo zituzten. Polemika eragin du ekintza horrek eta orain Mozal Legeaz zigortu nahi ditu Foruzaingoak. Altsasu Faxismoaren Kontra herri plataformak prentsaurrekoa antolatu du azaroaren 10ean 13:00etan Altsasuko plazan, eta horren harira bideoa zabaldu dute.


Mozal Legeaz zigortu nahi dituzte Altsasun kanpaiak jo zituzten gazteak

“Zilegi” zen ekitaldi bat oztopatzen saiatzea arau hauste “larritzat” jo dute Nafarroako foruzainek. Mozal Legearen 36.8 artikulua egotzi nahi diote, eta isuna 600 eta 30.000 euro artekoa izan daiteke.


Altsasu ez da probokazioan erori

Larunbatean “Utzi Altsasu Bakean” manifestazioa eta igandean Ciudadanos, Vox eta PP alderdien etorrera salatu zuten milaka herritarrek. Albert Rivera ez zen ongietorria izan autotik jaitsi orduko, eta manifestariak ekitaldia oztopatzen ahalegindu ziren une oro; oihu, txistu eta kanpai hotsez betea izan zen giro-soinua, besteak beste.


2018-10-31 | ARGIA
Altsasuren "erabilera okerra" salatu du Nafarroako Gobernuak

Vox, Ciudadanos eta PPren babesarekin España Ciudadana plataformak Altsasun deitu duen ekitaldia dela-eta, Altsasuren eta Nafarroaren “erabilera okerra” salatu du Barkosen Gobernuak. Publiko egin duen adierazpenean, erantzukizuna eta errespetua eskatu die antolatzaileei.


2018-10-30 | Iņigo Igartua
"Utzi Altsasu bakean" lemapean manifestazioa egingo dute larunbatean

Eskuin muturreko alderdiek herrian egin nahi dituzten ekimenei aurre egiteko antolatu dituzten mobilizazioen xehetasunak eman ditu Altsasuko Herri Batzarrak prentsaurreko batean.


Albert Riveraren azken probokazioa: Altsasun egingo dute ekitaldia azaroaren 4an

Ciudadanos alderdiak bultzatzen duen España Ciudadana plataformak ostegunean jakinarazi du hurrengo ekitaldia Altsasun egingo dutela, azaroaren 4an, igandea. "Ekitaldiak egiten ari gara Espainia osoan. Madrilen hasi ginen, Malaga, Mallorka, Bartzelona, Sevillan... eta hurrengoa leku garrantzitsu eta berezia da, Nafarroan izango da, Altsasun", adierazi du Riverak.


Nafarroa Oinez: 'Bizi' goiburuarekin, euskararen festara gonbitea

Igandean Altsasun izanen da Nafarroa Oinez festa handia. Lau kilometro eta erdiko ibilbidea eta lau gune izanen dira igandeko jai handi horretan: Bizi, Kanta, Txio eta Dantza.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude