Altsasuko gazteen aldeko larunbateko manifestazioan izango dela iragarri du Nafarroako Gobernuak

  • Nafarroako Gobernuak ere parte hartuko du Altsasuko gazteen egoera salatzeko larunbatean Iruñean egingo den manifestazioan. Maria Solana bozemaile eta kontseilaria izango da bertan.


2018ko apirilaren 11n - 15:40
Mobilizazio ugari egiten ari dira Altsasuko gazteek bizi duten injustiziaren aurrean. (Arg.: Guaixe)

Joan den astelehenean Nafarroako Legebiltzarrak manifestazioan parte hartzeko deia egin zuen eta, hori ikusita, Gobernuak ere bertan izatea erabaki du gaurko gobernu bileran, Solanak azaldu duenez.

“Justizia. Ez da terrorismoa” goiburuarekin abiatuko da manifestazioa larunbatean Iruñeko Golem zinemetatik 17:30ean. Astean zehar, halaber, euskal gehiengo sindikalak eta CCOOk ere parte hartzera deitu dute.

Solanak gobernu bileraren ondoren esan duenez, proportzionalitate eskaera da manifestazioaren oinarria eta "kasu honetan ez da proportzionalitaterik", besteak beste Adur Ramirez de Alda, Oihan Arnanz eta Jokin Unamunok dagoeneko 500 egunetik gora jarraitzen dutelako preso.

Gizarteko beste eragile askok ere auzi honetan izandako proportzionaltasun eza salatu dutela azpimarratu du Solanak, eta, besteak beste, Europatik ere bai. Nafarroako Gobernuak eskubideen bermatzaile ere izan behar duela zehaztu du eta horregatik ere Gobernua manifestazioan izango dela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
Altsasu antzezlana ikusi dute Madrilen, Vox-en boikotaren gainetik

Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.


2022-01-19 | ARGIA
Altsasuko gazteen eskakizuna atzera bota du Estrasburgoko Auzitegiak

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.


2021-11-10 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak dio Altsasu auziko Guardia Zibilaren tenientea ez dela terrorismoaren biktima

Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.


Eguneraketa berriak daude