Aurten Altsasun "Ospa Eguna" ez dela izanen iragarri dute, baina desmilitarizazioaren aldeko lanarekin jarraituko dute

  • Ospa Eguna! desmilitarizazioaren eskaera agenda politikoan kokatu duen eguna dela baieztatu dute antolatzaileek, eta adierazi bide horretan jarraitu behar dela "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea ukatua eta zapaldua dirauen bitartean". Bideo bat zabaldu dute egindako hainbat pintaketen irudiekin.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2023ko irailaren 04an - 07:59
Azken eguneraketa: 10:08

Hamarkada bat baino gehiago pasa da jada Altsasun lehen Ospa Eguna antolatu zenetik. Garai hartan, umorea, kritika politikoa eta festa uztartzen ziren desmilitarizazioaren aldarria lau haizetara zabaltzeko. Hasiera hasieratik, Espainiako polizia indarrek eta Audientzia Nazionalak jo puntuan izan zuten egun hau, bere antolatzaileen aurkako auziak eta polizia operazioak abian jarriz. Indar erakustaldi bortitzena, zalantzarik gabe, “Altsasu auzia” deitutakoa izan zen.

 

"Altsasun eta Euskal Herria osoan Alde Hemendik aldarria agendan kokatu duen eguna izan da Ospa Eguna, erreferentzia handikoa alegia", adierazi dute antolatzaileek ohar batean.

Idazkian, jakinarazten dute aurten ez dela Ospa Eguna eginen, baina "gaurkotasun osoa izaten jarraitzen duen aldarria" dela desmilitarizazioarena. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea ukatua eta zapaldua dirauen bitartean, indar okupatzaileak gure artean izaten jarraituko ditugu, beraz, orain inoiz baino gehiago gure herritik alde egitera gonbidatzen ditugu, herri bezala burujabetzara salto eginez".


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Alde Hemendik
2020-07-07 | ARGIA
Vox alderdi ultraeskuindarraren ekitaldiari erantzuteko elkarretaratzea deitu dute Oñatin

Asteazken arratsaldean Vox espainiar alderdi ultraeskuindarrak ekitaldia egingo du Oñatin, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeen testuinguruan, eta mugimendu antifaxistak elkarretaratzeko deia luzatu du.


2019-06-21 | Iñigo Igartua
Oñatiko Udalak herriko bost gaztek jasandako erasoaz azalpenak eskatuko dizkio Ertzaintzari

Ostiral goizean argitaraturiko prentsa-oharrean jakinarazi dutenez, datorren astean Bergarako ertzainen egoitzako arduradunekin bilduko dira Oñatiko Udaleko ordezkariak.


2019-06-18 | Iñigo Igartua
"Ertzain batek jo ninduenean borra ere hautsi zuen, eta orduan ukabilkadak ematen saiatu zen"

Ekainaren 15eko gauean kalez eta uniformez jantzitako ertzainen erasoak salatu dituzte Oñatiko bost gaztek. "Jare Kuartela Eguna"-ren amaieran gertatu zen, Oñatiko gaztetxeko inguruetan.


2019-06-17 | Iñigo Igartua
Kalez eta uniformez jantzitako ertzainen erasoak salatu dituzte bost gazte oñatiarrek

Kalez eta uniformez jantzita zeuden hamarren bat ertzainek borra luzagarrien laguntzarekin amorru kolpez, indarkeriaz eta irainez beterik jipoitu zituztela adierazi dute gazteek. "Jare Kuartela Eguna"-ren amaieran eman zen gertakaria.


Eguneraketa berriak daude