Ospa Eguna deitu dute Altsasun irailaren 1erako

  • Altsasun egin du agerraldia Ospa Herri Mugimenduak eta adierazi duenez, “errepresio indarrei gaitzespena erakusteko helburuarekin”, antolatuko da Ospa Eguna.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal
2018ko abuztuaren 06a
Ospa eguna deitu dute Altsasun

Ez ditu eta espetxean dauden herriko gazteak ahaztu, “sorgin etxe horren aurrean herriaren batasuna aldarrikatuko dugu, errepresio gabeko etorkizuna eraikitzeko”, azpimarratu dute koartelari erreferentzia eginez.

Ospa Mugimenduaren ustez, guardia zibilen, foru-polizien eta epaileen aldetik, errepresioa handitu da. “Espainiako Estatuarentzat errepresio gabe ezinezkoa da sistema injustu hau mantentzea”. Gaineratu du, bizikidetza sistema justu batean egon daitekeela eta hemen injustizia bizi dela.

Amaitzeko, Euskal Herri osoko jendeari luzatu diote gonbitea irailaren 1ean Altsasun egingo den Ospa Egunera hurbiltzeko.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Ospa Herri Mugimendua  |  Altsasu  |  Alde Hemendik

Ospa Herri Mugimendua kanaletik interesatuko zaizu...
2018-09-03 | Ahotsa.info
Aldarrikapena eta jai giroa uztartu dira Altsasuko Ospa Egunean

Goizean, plazan egindako mosaikoaren ondoren, trikipoteoa abiatu da herriko kaleetatik Zumalakarregi plazako bazkariraino. 400 pertsona inguru bildu dira bertan. Arratsaldean, 3.000 bat lagunek parte hartu dute Momotxorroek eta Mainamikirriek ireki duten kalejiran.


Eguneraketa berriak daude