Bilboko EAJ, EH Bildu, Udalberri eta Goazen udal taldeek: "Altsasuko auzia bidegabekeria onartezina da"

  • EAJ, EH Bildu eta Goazen udal taldeek "erabateko desadostasuna" agertu dute auziperatuei eskatutako kartzela-zigorragatik. Altsasuko gertaeren inguruan "terrorismo zantzurik ez dagoela" berretsi dute, baita "auzia epaitzeko eskuduntzek Iruñeko epaitegiaren ardurapean egon beharko luketela" ere.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko uztailaren 28an - 09:52
Aurtengo Sanferminetan egindako kontzentrazioa. Argazkia: Altsasuko Gurasoak

Gaur Udaletik bidalitako prentsa-ohar baten bidez, EAJ, EH Bildu eta Goazen udal taldeek "erabateko desadostasuna" adierazi dute, urriaren 15ean Altsasuako taberna batean gertatutakoaren ondorioz, Fiskalak zazpi gaztei eskatutako 50 urteko espetxealdi-zigorragatik eta beste auziperatuarentzat eskatutako hamabi urte eta erdiko espetxealdi-zigorra mehatxu terrorismo-delituagatik.

Taldeek uste dute auzia "neurrigabekeria eta bidegabekeria onartezinera" heldu dela. Horregatik, Bilboko Udaleko alderdi hauek "konpromiso irmoa" adierazi dute "elkarbizitzarekiko, justiziarekiko eta pertsona guztien giza eskubideen errespetuarekiko, zuzenbidezko estatu demokratiko baten berezko printzipioak direlako; eta adierazten dute kasu honi ezarri zaion neurrigabekeria normaltasun eta elkarbizitza demokratikoen aurkakoa dela".

Halaber, bat egiten dute Nafarroako Probintzia Auzitegiak gertaeren inguruan "terrorismo zantzurik ez dagoela" esanez azaldu dituen arrazoiekin, eta zentzu berean berresten dute Altsasun joan den urriaren 15ean gertatutako "egitateak izapidetzeko eta epaitzeko eskuduntzek Iruñeko epaitegiaren ardurapean egon beharko luketela".

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasu
Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Altsasuko futbol taldeko emakumeei aldageletan grabatzen saiatu direla salatu dute

Altsasuko kirol elkarteak salatu du joan den ostiralean, otsailaren 2an, entrenamendu amaieran “pertsona bat edo gehiago” argazkiak edo bideoak egiten saiatu zela aldagelako leihotik entrenamendu baten amaieran. Foruzaingoaren esku utzi dute salaketa.


AHT eta tren sozialerako egungo trenbidea egokitzea eskatu dute Altsasun

Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik Ez plataformek Altsasun egindako prentsaurrekoan egin dute eskaera: tren lasterrak soilik erabiltzeko trenbide-azpiegitura berriak eraikitzeko proiektuak geldiaraztea, gaur egungo tren-azpiegiturak berritzea eta... [+]


2023-09-19 | Gedar
'Leioako 5en' askatasuna exijitu dute Altsasun

Irailaren 27an epaituko dituzte 'Leioako 5ak', 2016an Leioako campusean izan zen ikasle mobilizazio baten harira. 45.000 euroko eta 40 urteko zigorrak eskatzen dituzte haientzat. Aste honetan ere mobilizazioak egingo dituzte, auzipetutako bost lagunen eskualdeetan nahiz... [+]


Eguneraketa berriak daude