Altsasukoak oso gogoan izan dituzte Oñatiko Fan Hemendik Egunean

  • Guardia Zibilak herritik eta Euskal Herritik alde egiteko eskatuz, manifestazio jendetsua egin zuten zapatuan Oñatin. Bertako, eskualdeko, zein Fan Hemendik Egunaren aitzakian kanpotik etorritako ehunka lagunek hartu zuten parte protestan. Altsasuko gazteak oso gogoan izan zituzten uneoro.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko uztailaren 3an - 08:59
Altsasukoen alde pankarta zabaldu zutenean (Argazkia: Goiena)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Honela, manifestazioa Atzeko kalean sartu zenean, adibidez, haien askatasuna eskatzen zuen pankartara erakarri zuten jendearen arreta. 

Manifestazioko beste puntu beroetako bat kuartel aurrekoa izan zen. Hara gerturatu ahala oihuak eta txistuak ozen, eta kuartel parean geldialdia.

Kuartel aurrean, AVT Terrorismoaren Biktimen Elkarteko dozena bat lagun, Egia, memoria, duintasuna eta justizia zioen pankartarekin, Espainiako banderak atzean eta ETAk eskualdean hildako zortzi Guardia Zibilen argazkiak eskuan. 

Haien eta manifestarien artean, Ertzaintza, eta baita zenbait herritar ere, paperak goian, jendeari eskatuz parean zituztenei kasurik ez egiteko, liskarrak saiheste aldera.

Zenbait minutuz egon zen manifestazioa kuartel aurrean geldi, eta bere bidea jarraitu zuen gero. AVTren bilkurakoek Guardia Zibilaren eta Espainiaren aldeko oihuekin agurtu zuten martxa. 

Institutu aurrean egindako eta dantzaz eta sinbolismoz osatutako ekitaldiarekin amaitu zen Fan Hemendik Eguneko manifestazioa. Altsasuko gazteak berriz ere gogoan, eta Espainiako eta Frantziako polizia indarrek, hego eta ipar, Euskal Herria uzteko eskaria.

Manifestazioaren bideo laburpena:

 

Albiste hau goiena.eus -ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

 


Alde Hemendik kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...