“Ez badugu Altsasukoa terrorismotzat hartzen, Jarraik eta Segik nahi zutena egiten zuten garaietara itzuliko gara”

  • "Faxismoa", "holokausto" edo "manada" bezalako definizioak erabili ditu Jose Perals fiskalak Altsasuko gazteei terrorismo delitua egozteko.


2018ko apirilaren 27an - 09:51
Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskala da Jose Perals.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Fiskalak, Guardia Zibilaren tesia bere eginez, Koxka tabernan gertatutakoa terrorismo ekintza izan zela defendatu du eta beraz, 12 eta 62 urte arteko eskaerak berretsi ditu. "Ez badugu hau terrorismotzat hartzen, 20 urte atzera egingo dugu, Jarraik eta Segik kalean nahi zutena egiten zuten garaietara", gaineratu du. Alde Hemendik kanpaina ETAk agindutakoa dela berretsi du Peralsek, eta auzipetueak ezezik, Altsasuko alkatea bera ere –Geroa Baiko Javier Ollo Martinez– estrategia horren parte dela esan du, "gatazka politikoa" bezalako terminoak erabiltzen dituenean.

Espainiako Auzitegi Nazionalean bi astez luzatu den epaiketak datorren ostegunean jarraituko du.

Adur Ramírez de Aldaren ama eta familien eledun Bel Pozuetak adierazi du "beldur direla gure seme-alaben bizitzengatik". Ostegun arratsaldean, auzitegiaren kanpoaldean hedabideei egindako adierazpenak dira. "Taberna batean izandako liskar hutsa Alde Hemendik aldarrikapenarekin lotura egiten saiatu dira eta hortik, "dena da ETA" teoriapean sartuz, gure seme-alabak zigortu ahal izateko".

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
2025eko martxoaren 26
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

2021eko urriaren 20
Anomaliak

2021eko martxoaren 2
Adur Ramírez de Alda, Altsasuko auzipetua
"Altsasuren karikatura egin nahi izan dute, baina gaizki atera zaie"

Eguneraketa berriak daude