Greba mugagabea hasi dute Gipuzkoako Amazoneko banatzaileek

  • Smart Delivery Routes (SDR), Gipuzkoan Amazonen produktuak banatzeaz arduratzen den hiru azpikontratetako bat, bere 61 langileak kaleratzeko Enplegua Erregulatzeko Espedientea (ERE) aurkeztu zuen maiatza hasieran. Gipuzkoako Amazoneko banatzaileek grebarekin eskatzen dute EREa kentzea, lanpostu guztiak mantentzea eta lan baldintza duinak bermatzea.


2023ko maiatzaren 25ean - 09:50
Argazkia: ELA.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Oiartzungo Amazon enpresak otsailean adostu zuen ELAko bost ordezkariekin soldatak %38 igotzea, Gipuzkoako Salgaien Garraioari buruzko Hitzarmen Sektoriala aplikatuz. ELAren ustez, kaleratze kolektiboa da Amazonek SDR enpresan lan baldintzak hobetzeari emandako erantzuna.

Halaber, sindikatuak adierazi du prekarietatean oinarritzen dela Amazonen lan harremanen eredua: "Multinazionalak azpikontratatutako enpresa sarea erabiltzen du, eta lan baldintza kaskarrak aplikatzen dituzte beren onura aberatsak handitzeko".

Sindikatuak salaketa jarri du Lan Ikuskaritzan, Amazon azpikontratazio sarea legez kanpo egiten ari ote den ikertzeko. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Lan Sailari eskatu dio "beste alde batera begiratzeari uzteko" eta Amazoneko kontraten sarea ikertzeko, argudiatuz "lan baldintza eskasetan" oinarritzen dela, eta, ustez, "legetik at" ere.


Irakurri gehiago: Gizartea
Gizartea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.