Greba deialdia Gipuzkoako autobus enpresetan, “patronalak ez duelako hitza bete”

  • Gipuzkoako 30 autobus enpresatako 5.000 lagun inguru daude deituak grebara, hilaren 13,14, 20 eta 21ean. Sindikatuen hitzetan, "patronalak hitza bete ez duelako" daude derrigorturik erantzun bat ematera.


2018ko uztailaren 5ean - 09:43
Besteren artean, DBUS eta PESA konapainietako langileak daude grebara deituak.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Sindikatuek eta patronalak badute aurreakordioa sinatuta, baina ekainaren 30ean egindako bileran hitzarmeneko puntu bat betetzeko prest ez zegoela azaldu zien patronalak, LAB sindikatuko kide Ziortza Ameztoik azaldu duen moduan Euskadi Irratiako Mezularia saioan.

Desatostasunak eragin dituen puntua dieten gainekoa da. Dietak arautuak daude Espainiako Estatuko lan ordenantzan, baina Gipuzkoako hitzarmenean ez zen hark zehaztutakoa betetzen. Sindikatuen helburua da gipuzkoan ere aplikatu dadin lortzea, eta hala adostu zuten patronalarekin, "baina sinatutakoa betetzeko intentziorik ez dute orain", salatu du Ameztoik.

Sindikatuek dei egin diete erakundeei esku har dezaten, gatazkaren parte ez badira ere, "erantzukizuna" dutelako. "Administrazioak arduraz jokatzeko eskatu behar dio patronalari". Bestetik, konbenioa bertan behera geratu zen ekainaren 30ean eta, hortaz, autobus enpresek aukera dute langileei Estatu mailako hitzarmena aplikatzeko, legalki behintzat. "Dena den, ez dugu uste hala egingo dutenik", adierazi du Ameztoik, egoerak okerrera egingo lukeelako.

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Garraioa
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!