Ostegun goizean Arbesko Toki Alai eskolan gurasoen eta udaltzainen artean emandako episodio "ulertezin" baten ondotik, eskolako atarian segurtasuna bermatu beharrean, haurrak eskolara bizikletaz eramaten dituzten gurasoei isunak jartzen tematzen dela leporatu diote Irungo Udalari.
Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astearekin bat egin, eta Irungo Udalak bizikletaren erabilera sustatzeko antolatutako jarduera programa bete-betean gaudela, ekimenak ate atzean geratu dira ostegunean. Hala pentsatzen dute Toki Alai eskolak Arbes auzunean duen Haur Hezkuntzako gurasoek gaur goizean Udaltzaingoarekin bizi izan duten "egoera ulertezina" eta gero.
Haurrak eskolara sartzeko orduan, (3-5 urte artekoak) "gurasoetako bat errepidetik txirrindan iritsi da alabarekin, eta eskolarako azken 5 metroak espaloi gainean egin dituenez, udaltzain batek altoa eman dio", kontatu digu lekuko honek. Baina bizikleta aparkatu eta haurra eskolan sartu ondoren iritsi da ezustekoa. Izan ere, bost udaltzain esperoan zituen isuna jartzeko asmoz. "Egoera horren aurrean denok harrituak geunden eta 10 bat guraso udaltzainei interpelatu diegunean, oldartu egin dira", kontatzen du guraso honek, "esan diogu bere jarrera salatuko genuela, eta ez zegoela eskubiderik".
Azaldu digunez, ohikoa da azken egun hauetan udaltzainak eskola inguruan koaderno bat eskuetan daukatela herritarrei arau-hausteak leporatzen ikustea. "Irun Gizalegez kanpaina baten barruan ondo dago hori, eta espaloitik ezin dela jakinaraztea", dio baina kasu honetan, "eskolara heltzeko bidegorria ez dagoen gune bat dela kontuan hartuta, zorrotzegi jokatu dute", kexu da. "Agintariei ahoa betetzen zaie mugikortasun jasangarriarekin, baina lelo polit hutsak besterik ez dira, gero ikusten da ez dutela benetan horretan sinisten", leporatzen die udal agintariei.
Alde horretatik, DGTk markatutako irizpideen arabera, bizikletentzako berezko biderik ez dagoenean, 12 urtetik beherako adin txikiko batek espaloia erabil dezake abiadura motelean baldin bada, betiere, oinezkoei lehentasuna emanez. Baita heldu batek ere haurrarekin doanean. Udalerri gehienek aplikatzen dute irizpide hau. "Kasu honetan, haur txiki batekin zihoan txirrindan, eta ni lehenengoa naiz seme-alabekin errepidetik beldurra dudala zenbait gunetan, eta espaloiak erabiltzen ditudala", dio guraso honek.
Antxeta Irratiak jakin izan duenez, ostegunean Toki Alaiko Alaikiro guraso elkarteak bilera egin du gertakari honen aurrean erabaki edo jarrera irmo bat hartu asmoz.
Balazta elkarteak bere "harridura eta haserrea" adierazi du gertakari honekin. Izan ere, erdiguneko '30 Eremua'-n ibilgailu motordunei abiadura muga kontrolatzen ez zaien bitartean, bizikletaren aldeko apustua egiten duten herritarrei isunak jartzen aritzea "kontraesan handia" da. Aditzera eman dutenez, Udaltzaingoaren jokamolde hau orokortzen ari bada, elkarteak HAZ-SACen kexu formala aurkeztera animatzen ditu herritarrak. Izan ere, Balaztaren aburuz, "isuna jarri beharrean eta, eskolara bizikletaz joatea eredugarri den heinean, sari sinboliko bat eman beharko litzaioke guraso horri".
Subflubialaren behin betiko proiektua onartu zuenez Aldundiak pasa den astean, eta dozenaka pertsona batu dira proiektua gelditzea eskatzeko.
Kanpaldiaren helburua "osasuna eta ingurumena arriskuan jartzen dituen eta etorkizuna hipotekatzen duen proiektu jasanezina" geldiaraztea da.
Kirol ekitaldi handi xamarrak egiten diren bakoitzean, agintariek hauspotzen duten "inpaktu ekonomikoaz" edo "hiria mapan kokatzeaz" harago, ohikoa da ostatuen garestitze basatiaz, garraio publikoan daukaten eraginaz edota segurtasun kontuez hitz egitea. Ohikoa... [+]
Frantziako legebiltzarrean Errepublikanoek eta Batasun Nazionalekoek egindako zuzenketen harira dator erabakia. Zuzenketak onartu dituzte, eta, beraz, Euskal Hirigune Elkargoak emisio gutxiko eremua ezartzeko gastu ekonomikorik ez egitea erabaki du.
A-15 errepideko trafikoa N-I errepidearekin bat egiten duen tokian eraikiko litzateke lotune berria. Andoainen N-I errepidearen "afekzioak murriztu" eta ingurunean "modu hobean" integratuko dela adierazi du aldundiak. Udalak 2011ko eta aurtengo proiektuen... [+]
Apirilean zen sartzekoa araua baina atzeratzea erabaki dute. Derrigorrezkoa izanen da ibilgailuetan agiria eramatea, ez soilik hiri eta herri nagusienetan sartu ahal izateko, baita kostalde osoko errepideetan mugitu ahal izateko ere.
Bizieskola ekimenaren bitartez Gasteizko Eraman kooperatiba ikastetxeetako umeak trebatzen hasi da ikasturte honetan, hirian bizikletaz segurtasunez eta modu independentean ibiltzeko. Gasteizko Udalarekin batera parte hartzen du ekimenean, eta kooperatibako kideek ikastetxeetako... [+]
Urtarrilaren 6az geroztik autobus linea berriak daude Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Halaber, zerbitzuen maiztasuna ere hobetu da, Euskal Hirigune Elkargoko Mugikortasun Sindikatuak eta RATP konpainiak elkarlanean bultzatutako egitasmoari esker. Bestetik, 12 urtez... [+]
Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Avanza enpresarekin duen kontratua amaitzear denean, hura ez luzatzeko eta “zerbitzuan hobekuntzak” jasoko dituen kontratu berria onartzeko eskatu diote Debagoieneko alkateek.
Japonian auto (pribatu) bat izateko aparkaleku (pribatu) bat izatea derrigorrezkoa da. Neurria polemikoa iruditu dakiguke, hemengo araudiak (hemengo balore sistemak) autoaren gordailua publikoa den espazioak hartzea onartzen duelako. Hau da: arazoa publikotasunaren... [+]
Mugitzeko eta ibiltzeko zailtasunak dituzten 5 urteko bi ikasleri asteroko baso-eskola saioa egokitu zaie Irungo ikastetxean: muga eta beldur artean hasitako erronkak onura, garapen eta ikasketa handiak izan ditu. "Oso babestuta dauden ikasleak dira eta basoan aske uzteak... [+]
Iruñeak bat egiten du irailaren 16tik 22ra egingo den Mugikortasunaren Europako Astearekin, mugikortasun iraunkorra eta espazio publiko partekatuari buruzko hausnarketa sustatzeko diseinatutako jardueraz betetako programa batekin. "Konbinatu eta mugitu"... [+]