Klase sozialak ‘baxua’, ‘ertaina’ eta ‘altua’ mailaketatik harago zehaztea erabaki dute Erresuma Batuan

  • Gizarte-mailaketa "altua", "ertaina" eta "baxua" terminoen arabera egiten duen sailkapena zaharkiturik dagoela iritzita, herritarrak zazpi multzotan banatuko dituen sailkapena aurkeztu du Britainia Handiko Soziologia Elkarteak.


2013ko apirilaren 4an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Elitetik prekariatura, zazpi klase sozial bereizi dituzte soziologo britainiarrek.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ikerlariek diotenez, soilik herritarren %39 sar daiteke hiru gizarte-maila tradizionaletan.

Zazpi maila berriak dira: elitea, klase ertain egonkortua, klase ertain teknikoa, langile berri dirudunak, langile klase tradizionala, garapen bidean dauden zerbitzu-langileak eta "prekariatua" izenekoa.

Historikoki, lanpostuaren, aberastasunaren eta hezkuntzaren arabera sailkatu dira herritarrak. Sailkapen berriak hiru dimentsio hartzen ditu aintzat: ekonomikoa, soziala eta kulturala.

Besteak beste, kultur-interesguneak, diru-sarrerak, aurrezkiak, etxebizitzen balioa eta gizarte kapitala neuru dituzte soziologoek. Alegia, norbanakoak ezagutzen dituen pertsona kopurua, eta haien gizarte-maila eta lanpostuak.

Soziologoen arabera, herritar pobreenak biltzen dituen "prekariatu" mailan britainiarren %15 sartzen da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!