Gizarte-mailaketa "altua", "ertaina" eta "baxua" terminoen arabera egiten duen sailkapena zaharkiturik dagoela iritzita, herritarrak zazpi multzotan banatuko dituen sailkapena aurkeztu du Britainia Handiko Soziologia Elkarteak.
Ikerlariek diotenez, soilik herritarren %39 sar daiteke hiru gizarte-maila tradizionaletan.
Zazpi maila berriak dira: elitea, klase ertain egonkortua, klase ertain teknikoa, langile berri dirudunak, langile klase tradizionala, garapen bidean dauden zerbitzu-langileak eta "prekariatua" izenekoa.
Historikoki, lanpostuaren, aberastasunaren eta hezkuntzaren arabera sailkatu dira herritarrak. Sailkapen berriak hiru dimentsio hartzen ditu aintzat: ekonomikoa, soziala eta kulturala.
Besteak beste, kultur-interesguneak, diru-sarrerak, aurrezkiak, etxebizitzen balioa eta gizarte kapitala neuru dituzte soziologoek. Alegia, norbanakoak ezagutzen dituen pertsona kopurua, eta haien gizarte-maila eta lanpostuak.
Soziologoen arabera, herritar pobreenak biltzen dituen "prekariatu" mailan britainiarren %15 sartzen da.