Gipuzkoako zabor-biltzaileen grebarik ez da izango eguberrietan, sindikatuek “oso ontzat” jo duten akordioari esker

  • Asteazken honetan hastekoa zen Gipuzkoako hondakin-biltzaileen greba baina azken momentuan akordioa itxi dute patronalak eta sindikatuek.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko abenduaren 20an - 09:14
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gipuzkoako zabor biltzaileek eta kale garbitzaileek iragarritako greba bertan behera utzi dute azken momentuan. ELA da sindikatu nagusia zabor biltzaile eta kale garbitzaile gipuzkoarren artean eta sindikatu abertzaleak esan du sindikatuen eta patronalaren arteko akordioa "oso ona" dela.

"Akordio oso onera iritsi ahal izan da sektoreko langileen gehiengoak sindikatu nagusiari babesa eman diotelako, batetik, eta ELAren lan eta antolakuntzari esker, bestetik".

"Enpresak saiatu ziren Donostian lan hitzarmen okerragoa ezartzen, eta lurralde mailako hitzarmena hiltzen utziko zutela ere esan zuten, mehatxu eginez. Akordioak agerian uzten du enpresa azpikontratatuetan badagoela tartea Gipuzkoa guztian lan eta soldata  baldintzak hobetzeko", gaineratu du ELAk. Sindikatuak, hala ere, greba zela eta ezarritako "abusuzko" gutxieneko zerbitzuei egindako salaketa mantentzen duela esan du.

Horiek horrela, sindikatu eta patronalak 2016-2019 bitarteko iraupena duen akordioa itxi dute eta baita ultra-jarduera mugagabea ere. Era berean, eta soldatei dagokienez, krisi garaian galdutako eros-ahalmena ia guztiz berreskuratu ahal izango dutela hitzartu dute. Ondorioz, 2016ko KPIa jasoko dute, 2017ko KPIa + 0,1a, 2018ko KPIa+0,2a jasoko dute, eta 2019an KPIa+0,2 puntu.

Asteburuko langileen lanaldia luzatzeko sistema "objektibo bat" ezarriko dela ere hitzartu dute, prekaritateari aurre egiteko. Era berean, lan hitzarmenak irauten duen artean errelebo kontratua erabili ahal izateko aukera zabalduko dute.

Albiste hau Tolosaldeko Atariak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!