Bi neskari sexu erasoak egin dizkiete Gasteizen

  • Ertzaintzak 22 eta 19 urteko bi mutil atxilotu zituen iragan larunbatean Gasteizen, adingabeko bi neskari sexu erasoak egitearen akusaziopean.


2017ko abuztuaren 28an - 13:06
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Larunbat gauean izan zen erasoa, 22:00ak aldera. Ertzaintzak pertsona baten deia jaso zuen azalduz bi neska aurkitu zituela parke batean eta kontatu ziotela sexu erasoa jasan zutela.

Ertzaintza bertaratu zenean, neskek jakinarazi zieten gertakizunak nola izan ziren. Bi gazterekin Zaramaga auzoko etxebizitza batera joan ziren eta han gizonezkoek ukituak egiten hasi zitzaizkien, nahiz eta neskek halakorik ez zutela nahi adierazi zieten. Azkenean neskek etxebizitzatik ihes egitea lortu zuten, estu eta larri.

Neskak ospitalera eraman zituen poliziak eta bertan mediku azterketak egin zizkieten. Ondoren, Ertzaintzak ustezko bi erasotzaileak atxilotu zituen. Epailearen aurrera eraman zituzten eta honek libre utzi zituen deklarazioa hartu ondoren. Neskengana hurbiltzeko eta haiekin harremanetan jartzeko debekua jarri die epaileak, besteak beste.

 


Sexu Erasoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.