Ertzaintzak 22 eta 19 urteko bi mutil atxilotu zituen iragan larunbatean Gasteizen, adingabeko bi neskari sexu erasoak egitearen akusaziopean.
Larunbat gauean izan zen erasoa, 22:00ak aldera. Ertzaintzak pertsona baten deia jaso zuen azalduz bi neska aurkitu zituela parke batean eta kontatu ziotela sexu erasoa jasan zutela.
Ertzaintza bertaratu zenean, neskek jakinarazi zieten gertakizunak nola izan ziren. Bi gazterekin Zaramaga auzoko etxebizitza batera joan ziren eta han gizonezkoek ukituak egiten hasi zitzaizkien, nahiz eta neskek halakorik ez zutela nahi adierazi zieten. Azkenean neskek etxebizitzatik ihes egitea lortu zuten, estu eta larri.