Gernikako Estatutuaren 40 urteak

  • 1997an, Gernikan, gure sindikatuak plazaratu zuen (ez soilik ELAn) oso hedatuta zegoen gogoeta politiko bat: “Estatutua hilda dago. Aukera izan zena tranpa bilakatu da. Espainiar zentralistek oso ahul, oso zatituta, oso galduta eta konplexuz beteta ikusi behar gaituzte Estatutua izatez indargabetu eta lasai asko geratzen badira/geratzeko. Indarrak batu behar ditugu, demokrata guztiok, hots, uste dugunok euskal herritarrei dagokiela soberania, herri garen aldetik gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea”.


2019ko urriaren 29an - 16:50

Estatutua aukera gisa hartu zen. Estatutismoa, izan ere, ELAren kulturaren ezaugarrietako bat zen. Baina autogobernuaren mozketak gure helmuga estrategikoa aldarazi zigun. Eta duela bi hamarraldi salatu genuen inboluzio hura azken urteetan areagotu egin da.

Espainiar Gobernua, sozialisten zein popularren eskuetan dagoela ere, estatua berzentralizatzen tematu da. Estatutuan jasotako eskuduntza esklusiboak transferitzeko ukapenari eutsi egiten diote. Estatuak, gainera, indarrean diren eskuduntzak murriztu eta gure ahalmenak inbaditu egin ditu. Euskal administrazioen politika eta erabakien kontrako helegiteak, baita legeen aurkakoak ere, ohiko bihurtu dira, eta horrek jarduera politika zeharo judizializatu du.

Halaber, autogobernua higatu egin da ere gure instituzioekin hitzartutako erabakien bidez, esaterako gastu-araua, zertarako eta murrizketak nahiz neurri antisozialak inposatzeko. Gainerakoan, Estatutua mugatuta dago bereziki langile-klasearen eta sindikalismoaren helburuetarako, esaterako lan legediaren eta gizarte segurantzaren eremuan.

Horrenbestez, gaur Estatutuari ospakizun bat baino areago zor zaio hilosteko azterketa bat.

Errealitatea ezkutatu eta aldebikotasunaren fikzioa puztu, pultsu politikoa baztertzeko
Estatutuaren eta beronen eskuduntzetan ere, fikzio bat ari dira saltzen: Estatuarekiko aldebikotasuna

Badakigu nazio gisa indar-erlazio eskasa dugula; hau ezin zaie soilik gure instituzioei leporatu, baina ez da onargarria lider politikoek autogobernuaren etengabeko higadura ezkutatzea. Indar estatalei aurre ez egitea erabaki dute; baina ez soilik erabakitzeko eskubideari dagokionez, baizik eta Estatutuaren eta beronen eskuduntzetan ere, eta fikzio bat ari dira saltzen: Estatuarekiko aldebikotasuna.

Higadura ezkutatzea, aurre egiteko borondate eza eta gezurrezko aldebikotasunaz mintzatzea ez da koherentea. Ezkutukeriaren eta konfrontazio ezaren xedea da politikak eta aliatuak aldatu behar ez izatea.

Berpizte estatutista lortzeko saioa

Kontu hau bestela ere azal daiteke: Urkullu lehendakaria buru duen errestaurazio estatutistak hiru helburu ditu: Estatuarekin hitzartutako politika neoliberalen iraupena bermatzea; gure menpekotasun politiko gero eta handiagoari buruzko polemika saihestea, eta PSOErekiko aliantzak blindatzea.

Urkulluk esan izan du, behin eta berriz, Ibarretxeren akatsik handiena izan zela PSOErekiko zubiak botatzea. Zilegi da, noski, posizio hau izatea, baina argi utzi beharko luke ere alderdi horren eskutik joanda sekula ez dugula erabakitzeko eskubiderik, ez eta benetako politika progresistarik lortuko.

Kontutan izanik Urkulluren gobernuaren aliantzak eta konfrontazioari uko egiteko erabakia, Estatutuaren aurkako etengabeko erasoaren aurrean, ez da harritzekoa mesfidantza agertzea Estatutu proiektuari buruz legelari batzordeak aurkeztuko duen testuaren aurrean. EAJrentzat estatutu berria behar bada entretenimendu politikorako artefaktua izango da, ez fase berri bati ekiteko benetako saio zintzo bat. Ezinezkoa da burujabetza oinarritzat duen berme-marko bat baldin eta Estatua autoritarioa eta uniformatzailea bada, eta nagusitasuna alderdi horiek badute.

Gertakariak hain larriak izanagatik ere lehendakariak eman duen erantzuna etsigarria izan da, mugatu baita meditatzera edota bere burua bitartekari izateko eskaintzera. Espainiar politika salbuespen egoeran dela, ezin da jokatu normaltasuna balego bezala.

Urteurrenak hausnartzeko une egokiak izan ohi dira. Statu quoa goitik behera zalantzan jartzen denean, gaur Katalunian bezala, hausnartu beharra premia are handiagoa da. Katalanen aurkako epaiak argi utzi du ez dagoela batere interesik eztabaida hau politika bidetik eramateko. 78ko sistemak ez du ezertarako aukerarik ematen; oinarrizko eskubideen kontrako erasoa eta mailakako berzentralizazioa dira nagusi. Gertatu dena ikusirik indar soberanistok ezinbestean ondorioak atera behar ditugu, ezin baita jarraitu ezer gertatu ez balitz bezala. Gertakariak hain larriak izanagatik ere lehendakariak eman duen erantzuna etsigarria izan da, mugatu baita meditatzera edota bere burua bitartekari izateko eskaintzera. Espainiar politika salbuespen egoeran dela, ezin da jokatu normaltasuna balego bezala.

Diagnostiko honekin bat gatozenok elkarrekin lan egin beharko genuke, gure espazioa zabaldu, bidea ireki eta soberania beharrarekin batera pobreziaren eta prekaritatearen drama gero eta larriagoari aurre egin; klase herrikoiak erakarriko baditu, hori behar-beharrezko osagaia da; ezkerreko aliantzei lehentasuna eman behar diegu.

Istorio hau ezin da amaitu berzentralizazioa eta errepresioa nagusituta. Errealitateari aurre egin eta borrokatu beharra daukagu... jakinik zailtasunak hor direla, baina baita aukerak ere. Nazio garen aldetik lorpenak baditugu, baina aspaldian galtzen goaz, eta irabazteko asko dago. Jo dezagun bide horretatik; eta hasteko, egia konta dezagun.

* Mitxel Lakuntza ELAko Idazkari Nagusia da.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Materialismo histerikoa
Merezita

Krisi existentzial dezente ditut inguruan. Nerabezaroa/gaztaroa itxurakerian pasa, antzezten helburu zutena pertsona onak (ona izanik justua, ez denari baietz esaten dion lerdoa) izatea, benetako bizitza bat bizitzea zela, are, iraultza egitea, eta, orain, berrogei urteak pasa,... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


2024-09-11 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Europa

Europar sentimendua duen lagun gutxi ditut, ez dakit europartasuna identitate bat izatera iristen ote den. Baina Europara bidaia egiten dugunean, adiskidetasun bat atera daiteke, ze gurean eta bertan gertatzen den lurraldetasun norabide nagusiak elkarbanatuak dira; bertan... [+]


Materialismo histerikoa
Psikiatra bat

Osatu dira, horretarako bitartekoak jarri, eta nahiko azkar. Ze lasaitua, dena isildu denean. Baina balantza handia izan da, eta begien atzean izu bat gehiago pilatu zaie, uneren batean pentsatu dutelako, gainera, agian, ez zirela inoiz itzuliko, edo ez guztiz. "Pasa... [+]


Baserritarren oporrak

Baserritarrek badute oporrik? Galdetu dute eskolan. Ezezkoa erantzun dute ikasleek. Orduan, egunero lanean, baserritar izan nahiko zenukete etorkizunean? Eta inork baserritarra izan nahi ez badu, nork egingo du guretzako janaria? Airean gelditu da galdera.

Pertsonaren osasun... [+]


Eguneraketa berriak daude