Gazte Euskaltzaleen Sareak manifestazio nazionala deitu du maiatzaren 21erako

  • "Euskaldunak zein Euskal Herriaren etorkizuna euskaraz imajinatzen duten herritar guztiak" manifestazioan parte hartzera deitu ditu Gazte Euskaltzaleen Sareak. Hainbat pertsona ezagunek babestu dute ekimena eta sare honek apirilaren 8an Tolosan aurkezpen hitzaldia emango du.

Donostian eginiko agerraldia. Argazkia: Euskara Aurrera.

2022ko apirilaren 5ean - 12:09
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Apirilaren 5ean Donostian eman du manifestazioaren berri Gazte Euskaltzaleen Sareak, eta "Euskara aurrera" izango du goiburu. Hiri horretan bertan izango da, apirilaren 21ean, arratsaldeko 17:30ean Antiguako zubitik hasita.

Manifestazio horrekin adieraziko dute beste fase bati bide emateko konpromisoa dutela. Ekimen hori babestu dute hainbat pertsona ezagunek, besteak beste, Oinatz Bengoetxeak, Yogurinha Borovak, Lorea Agirrek, Sua Enparantzak, Joanmari Larrartek eta Oier Sanjurjok.

Tolosan sarearen aurkezpena

Gazte Euskaltzaleen Sarea hainbat eremutatik osatutako gazteek osatzen dutela adierazia dute Iruñean 2021eko ekainean zabaldu zuten irakurketan: unibertsitateetako ikasle taldeetakoak, gazte mugimenduetakoak, herri eta auzoetako euskara elkartekoak, eta egoerak sarera gehitu dituen beste hainbat gazte.

Hemen irakur daiteke plazaratu zuten irakurketa osorik:

Gazte Euskaltzaleen Sarea eta bere lana sakonago ezagutu nahi duenak, apirilaren 8an Tolosan du aukera: 18:00etan Zerkausian Hizkuntzen aldeko herri ekimenak mahai-ingurua egingo dute. Ondoren kontzertuak izango dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Gure txinpartak

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Izateak eta izenak

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Beharra, eragile handi

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Non dago biziraupenaren langa?

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!