Iragana aurrez aurre
Martxoaren 22ko lehen orduak ziren. Eguraldia, euritsua eta hotza. Geltokia hutsa zegoen eta kantina itxita. Alako batean, bozgorailuak Bartzelonatik zetorren trena iristear zela iragarri zuenean, soilik bidaiari bakanen bat gerturatu zen nasara.
Trenera igo ziren bidaiaren artean, sorbaldan zaku txuri handia zeraman marinel bat zegoen. Marinela bagoiz bagoi ibili zen, lehen klasean konpartimentu huts bat aurkitu arte. Leku zabala eta lasaitasuna nahi zituen. Han, zakua buruki gisa jarrita, bere gorpuz handia luzatu zuen eserleku erosoan.
Guillarei -Pontevedran trena hartu duenetik, hogei ordu baino gehiago igaro dira. Venta de Bañosko geltoki hau hirugarrena da; etxera eramango duena, azkenean.
Goizaldeko hiruak dira eta ezin dio azken bi urteko bizimodu militarra amaitu dela pentsatzeari utzi. Amaitzea desio zuela zirudien arren, orain zalantzati sentiarazten du, kezkati.
"Oso ongi gogoratzen zuen guztia, berriki gertaturikoa izan balitz bezala. Baina kuartelean dena ez zen desatsegina"
Bidai osoa darama gauza berean pentsatzen. Hori saihesteko memoria ariketa txiki bat egitea pentsatzen du. Hala ere, badaki hori ihes egitea dela, etorkizunari aurre egin nahi ez izatea.
Hilabete gutxi batzuk lehenago, bazirudien bizimodu hura ez zela amaituko, betiko egongo zela itsasontziaren zubian. Orain ohartzen da han babestua sentitzen zela, seguru. Egoera mendean zuen, guztiek estimatzen zuten eta begirunea zioten. Orain, aldiz, etxerako bidean, zalantzaz beteta zegoen, gerturatzen ari zitzaion errealitatearen aurrean. Kezka, beldurra, behin eta berriro erantzunik gabeko galdera, zer egin dute nirekin?
Lehen urratsak
Ferrolea iritsi zenekoa oroitzen du. Egun eta erdiko bidaia izan zen. Bagoi berean zihoazen ehun bat gipuzkoar, tartean, peludo (Itsas Armadan sartu berria) batek, Ferrolen zegoen donostiar bati eskatua zion geltokian zain egoteko, ezagun guztien dirua eta zorroak biltzearren. Izan ere, lehen egunak oso arriskutsuak ziren. Oso neurri egokia izan zen, nahiz eta denborak eta esperientziak erakutsi zion kuartelean etengabea zela arriskua.
Kontakizun honetako protagonistak, Ferroleko kuartelean emandako lehen gau hartako ezintasuna eta hotz sentsazioa oroitzen du. Orduak eman zituen biluzik, dutxa hartzen, ile-apaintzailearekin, eta bere neurriekin batere bat ez zetozen uniforme zein oinetakoen artean. Uniformeek, soinean mozorroak ziruditen. Lagunak ere ez zituzten ezagutzen.
Ezin ahaztu Marinelaren gida, hainbat aste eman zituzten liburuxka hura buruz ikasten, kuarteletik atera ahal izateko.
Oso ongi gogoratzen zuen guztia, berriki gertaturikoa izan balitz bezala. Baina kuartelean dena ez zen desatsegina. Goizetan, kaiko zabaldegira –desfilatzen ikastera– atera aurretik, “¡banoa… banoa…!” oihuak entzuten ziren. Loroño eta Txurrogilea ziren. Lehenak denetik saltzen zuen, eta bigarrenak txurroak. Egin berriak izan ez arren, gustura jaten zituzten.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]