Urtea bete da Hamasen urriaren 7ko erasoak gertatu zirenetik. Ordutik, Israelek Gaza suntsitu du eta guda inguruko herrialdeetara zabaltzen ari da pixkana. Urtebete honetako gertaera nagusiei errepasoa emango diegu kronologia honetan.
Urriak 7. Hamasek Al Aqsaren Uholde operazioa abiatu zuen. 1.163 pertsona hil eta 252 bahitu izana egotzi zioten. Gerora jakin zen, Israelgo militarrek Anibal direktiba abian jarrita hil zituztela herritar israeldar asko helikoptero militarretatik tiro eginez.
Urriak 8. Yom Kipur-eko gerraz geroztik (1973) lehen aldiz gerra egoera deklaratu zuen Israelek. Gazan bonbardaketa masiboak hasi zituzten.
Urriak 9. Tel Avivek Burdinazko Ezpatak operazioa abiatu zuen 300.000 erreserbista mobilizatuta.
Urriak 13. Israelgo Armadak 24 orduko epea eman zien milioi bat zibil palestinarri Gaza iparraldea ebakuatzeko.
Urriak 17. Al-Ahli ospitalean 471 pertsona hil eta 342 zauritu zituen bonbardaketa batek. Bertan zeuden aterpe hartuta etxerik gabeko ehunka familia. Nazioartean eragin zuen haserrearen aurrean, Israelek adierazi zuen ez zela bera izan, erresistentzia palestinar baten kohete bat izan zela eraikina suntsitu zuena eta gerora manipulatuak zirela frogatu ziren zenbait bideo zabaldu zituen. Gazako osasun ministerioak adierazi zuen dudarik gabe Israel izan zela egilea.
Urriak 27. Israelen lurreko erasoaldia hasi zuen Gazan.
Urriak 31. Jabalia errefuxiatu gunea bonbardatuta 195 pertsona hil eta ia 800 zauritu zituen Israelek. Egun berean, etxebizitza bloke bat suntsituta 106 pertsona hil zituen, tartean, 54 haur. Human Rights Watch GKE-ak esan zuen ez zegoela inolako frogarik eraikin horretan inolako helburu militarrik zegoenik.
Azaroak 24. Qatarrek, AEBek eta Egiptok su-etenera heltzea lortu zuten. Hamasek 110 bahitu israeldar askatu zituen 210 preso palestinarren truke. Israeldarrek adierazi zuten tratu egokia jaso zutela, eta palestinarrek, berriz, torturatu egin zituztela.
Abenduak 8. AEBek beto eskubidea erabili zuten urriaren 7tik lehen aldiz, NBEko Segurtasun Kontseiluak ez zezan onartu Gazako Zerrendan "berehalako su-eten humanitarioa" eskatzen zuen ebazpena.
Abenduak 29. Israelen ekintzak bertan behera uzteko eskatu zuen Hegoafrikak Nazioarteko Justizia Auzitegian. Israelgo Indar Armatuei genozidioa egitea eta 1948ko Nazio Batuen Konbentzioa urratzea egotzi zien.
2024
Urtarrilak 14. Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, 24.000 zibil palestinar hil eta 90.000 zauritu zituen Israelek. Palestinako desplazatuak 1,9 milioi ziren dagoeneko. Israeli dagokienez, Hamasek oraindik 136 bahitu zituen eta 188 soldadu hil ziren erasoaldietan.
Urtarrilak 26. Nazioarteko Justizia Epaitegiak lehen epaia eman zuen hilabete lehenago Hegoafrikak aurkeztutako salaketaren harira eta ebatzi zuen Gazan Israel genozidioa egiteko arriskuan zela.
Otsailak 29. “Irinaren sarraskian” gutxienez 118 palestinar hil eta 760 zauritu zituzten soldadu israeldarrek, kamioietan iritsitako elikagaien bila joan ziren herritarren aurka tiro egin zutenean, Gaza hirian. Aurreko egunean Elikagaien Munduko Programak jakinarazi zuen milioi erdi palestinar baino gehiago muturreko gosete arriskuan zeudela.
Martxoak 25. NBEko Segurtasun Kontseiluko 15 kideetatik 14k Gazan berehalako su-etenaren alde bozkatu zuten. AEB abstenitu egin ziren eta Israel babesteko beto eskubidea erabiltzeari uko egin zioten.
Apirilak 13. Iranek gauez Israelgo instalazio militarren aurka 300 drone eta misil inguru jaurti zituen, aurretik ohartarazitako erasoan. Nazioarteko zenbait herrialderen laguntzarekin, tartean Frantzia eta Jordania, ia misil guztiak atzeman zituen Israelgo aire defentsak.
Maiatzak 20. Nazioarteko Zigor Auzitegiko fiskalburu Karim Khan-ek Israelgo lehen ministro Netanyahu eta Israelgo Defentsa ministro Yoav Galant-en aurkako atxilotze agindua emateko eskatu zuen gerra krimenengatik. Besteak beste, "propio eginiko homizidioa" eta “sarraskia eta/edo hilketa, zibilak gosez hiltzea barne" egotzi zieten. Atxilotze agindua Hamaseko hiru buruzagiren aurkakoa ere bazen, besteren artean, Hamasen Gazako Zerrendako buruzagi Yahya Sinwar-en aurkakoa, "exterminioa", "sexu-indarkeria”, "jendea bahitzea" eta "gatibualdian ekintza ankerrak" egitea egotzita.
Maiatzak 24. Nazioarteko Zigor Auzitegiak Israeli agindu zion amaitzeko berehala Rafah-ren inbasioa.
Maiatzak 28. Irlandak, Norvegiak eta Espainiako Estatuak ofizialki aitortu zuten Palestinako Estatua.
Uztailak 6. UNRWAko eskola bat bonbardatuta, 16 palestinar hil eta 75 zauritu zituen Israelek Nuseirateko errefuxiatu gunean.
Uztailak 8. The Lancet aldizkariak Gazan Israelek hildakoak zenbat izan zitezkeen kalkulatu zuen: ia 200.000 pertsona.
Uztailak 24. Netanyahuri txalo zaparrada erraldoia AEBetako kongresuan. Kalean milaka pertsonaren protestak.
Laideur : Benyamin Netanyahu applaudi au Congrès américain le 24 juillet 2024, après 9 mois de bombardements meurtriers dans la bande de Gaza.
— La Substantifique Moelle (@StopDict) October 1, 2024
Lien vers la vidéo intégrale : https://t.co/yJYptY5cRf pic.twitter.com/yIDd3SRUaq
Uztailak 29. OMEk adierazi zuen Gazan "oso litekeena" zela polio izurritea zabaltzea. UNRWAk 40.000 A hepatitis kasu inguru erregistratuak zituen urriaren 7az geroztik.
Uztailak 30. Gatazka Libanora esportatu zuen Israelek berriro ere, Hezbollahko komandante Fuad Shukr hil zuen misil batekin.
Uztailak 31. Hamasek baieztatu zuen bere buruzagi politiko Ismail Haniya hil zuela Israelen bonbardaketa batek Teheranen, Iranen. Irango aiatola Ali Jameneik erantzuna agindu zuen.
Abuztuak 6. Yahya Sinwar izendatu zuten Hamaseko buruzagi. Hainbat herrialdek, tartean Frantziak, Libano ahalik eta azkarren uzteko eskatu zien herritarrei.
Irailak 2. Greba orokorra Israelen, bahituak askatzeko akordio eske. Sindikatuen gehiengoak gobernuari presio egiteko protestara deitu zuen. 500.000 israeldar inguru mobilizatu ziren Netanyahuren aurka eta su-eten akordioa eskatu zuten.
Irailak 17. Libanon pertsona bilagailuekin atentatua, Israelen eskutik. Hamabi hildako –tartean bi haur– eta 3.000 zauritu inguru. Leherketa masibo eta koordinatuak izan ziren, bilagailuen baterietan lehergailuak jarrita, era indiskriminatuan egina.
Irailak 18. Walkie talkiekin atentatua Libanon. Aurreko eguneko shock-aren ostean, bigarren kolpea Israelek: beste 20 hildako eta 450 zauritu baino gehiago, Libanoko Osasun Ministerioaren arabera.
Irailak 23. Israelek Libano hegoaldea bonbardatuta gutxienez 492 hildako eta 1.645 zauritu eragin zituen egun bakarrean. Milaka libanoarrek beren etxeak utzi eta iparraldera abiatu zuten erbestea.
Irailak 27. Israelek Hezbollahko buru Hassan Nasrallah hil zuen misilak erabilita Beiruten.
Urriak 1: Goizean, Libanoko inbasioa abiatu zuen Israelek. Gauean Iranek ehunka misilekin egin zion eraso Israeli. Base militar eta azpiegitura energetikoen aurka zuzendu zuen erasoa.
Ia ehun Ministro Kontseilutan genozidioaren kolaboratzaile zuzenen ondoan eserita egon ondoren, IU haserre-plantak egiten ari da eta mahaia uzteko mehatxua egin du.
Artziniegan jaio zen Teresa Aranguren kazetaria: “Senide guztiok herrian jaio gintezen nahi zuen amak”. Madrilen hazi eta bizi arren, herriarekiko loturari eusten dio oraindik: udaro itzultzen da, eta bertan hartu gaitu Palestinaz hitz egiteko. Arangurenek... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ikama ikasle antolakundeak deituta, ikasleak Palestinaren alde mobilizatu dira astearte honetan, Hego Euskal Herriko hainbat ikastetxe eta unibertsitatetan. “Denon erantzukizuna da egoerari buelta emateko salaketa egin eta mobilizatzea”.
Astearte goizaldetik tankeak aurrera egiten ari dira Gaza Hirira bidean. AEBetako Estatu Idazkari Marco Rubio astelehenean egon da Israelen; Qatarren egongo da asteartean, harekin bakeak egin asmotan, Israelek eraso egin baitzion pasa den astean. NBEk lehen aldiz... [+]
"Palestina Aurrera" lelopean Nafarroa zeharkatu ondoren, Ibaitik Itsasora martxa irailaren 20an Hendaian amaituko da egun osoko ekitaldi batekin. Landetxa-Katea auzoan, aldiz, hilabete daramate egunero kazeroladak antolatzen. 80 bat bizilagun biltzen dira astelehenetik... [+]
Iruñera heldu da igandean Ibaitik itsasora Palestinaren aldeko martxa, mezu argi batekin: Israelekin harreman ekonomiko guztiak eten. MTorres-en hasi da ibilaldia eta enpresa horrek Israelgo armagintzarekin dituen loturak salatu dituzte. Noainen harrera egin ondoren,... [+]
Espainiako Vueltak zeresan handiagoa eman du aurten Palestinaren aldeko ekintzengatik, ziklisten arteko lehiagatik baino. Bosgarren etapan –taldekako erlojuz kontrakoan– dozena erdi ekintzailek Israel Premier Tech taldeko txirrindulariak geratu zituztenetik,... [+]
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
Palestinaren aldeko elkartasuna eta Israel palestinar herriaren aurka gauzatzen ari den genozidioaren salaketa gizartearen arlo guztietara zabaltzen ari da, baita kirolera ere, asteotan Espainiako Vueltan ikusten ari den moduan, besteak beste. Hain zuzen ere, Kontxako Bandera ez... [+]
Palestinak pairatzen duen genozidioa salatzeaz gain, sionismoaren "konplizeak" seinalatzea ere du helburu Ibaitik itsasora deitu martxak. Palestinarekin elkartasunean aritzen diren hainbat eragilek elkarlanean antolaturiko ekimena irailaren 20an bururatuko da Hendaian... [+]
EB eta Israelen arteko “Elkartze Akordioaren merkataritza arloa partzialki etetea” proposatu du Europako Batzordeko presidenteak. Neurriak indarrean jartzeko EBko herrialdeen gehiengoak eman behar dio babesa, eta hori “oso zaila” izango dela adierazi du... [+]
Europako hainbat unibertsitatetan ikasleek abiatutako dinamikarekin bat egin du IAk, eta hurrengo deialdietara adi egoteko eskatu du.