Gaurko matxismo egoerez hainbat apunte

  • Maitena Monroy-k autodefentsa feministari buruzko hitzaldia eman zigun Larraulen, asteartean. Hamaika ideia landu zituen, barruak mugitzen eta zerpentsa ematen dutenak. Hemen batzuk, zerrendatuta:


2013ko martxoaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

 

- Erasoen %80 inguruko gizonengandik jasotzen da. Herri afarian eskua izterrean pausatzen dizunaren adibidea jarri zuen. Ongi dago jakitea halakoetan erasotzailearen jarrera zein den: egindakoa gutxietsiko du (laztan bat besterik ez da, neska), zure erantzuna neurriz kanpokotzat joko du (nola jartzen zaren, tokiz atera duzu kontua), errua zurea dela esango dizu (probokazioaren ipuina)…

- Erasoei aurre egiteko klabea norberaren burua indartzea da. Norbera da definitzen duena errespetatua edo erasotua sentitu den, gorputza norberarena da, norberaren burua maitatu behar da (maitatzen ez dena ez baita defenditzen)…

- Terrorean oinarritzen da gizarte matxista (ikus Larrun). Gizarte erdia beldurrez bizi da, bakarrik ibiltzeko, erantzuteko (kontuz, ez ote den erasokor jarriko), nahieran janzteko… Beldur hori haustea eta hurrengo belaunaldiei ez transmititzea da gakoa. Imaginazioa eta komunikabideek puztutako mamuak desitxuratuak dira, ez datoz bat errealitateko datuekin. Nerabeei “ez ibili bakarrik, kontuz gauean” eta abar esan beharrean, arrisku egoerei aurre egiteko klabeak ematea.

- Atzeraldian gaude. Lehenago politikoki itsusiak ziren esaldiak barra barra botatzen dituzte orain agintariek. “Krisi”aren (Monroyk Estafa dela zehaztu zuen) aitzakian, ezkutuan zirauten diskurtsoak azaleratu dituzte politikariek, maskara kendu dute. Arrisku ederra, urteetan lortutakoa kolpean galtzeko.

- Amatasun klase bat goresten da, berriz. Kasualitatea, Rajoyk denentzat lanik ez zegoela eta emakumeak etxera itzuli beharko zirela esan zuen. Amatasuna aukera bat da, eta berau nola bizi norberaren ardura, baina bizitzako helburutzat amatasun klase bat saltzen eta publizitatzen digutenean… malo.

- Emakumeak ez gara gizakiak, ez geure gorputzaren jabe. Gizakiari berezko zaizkio duintasuna eta autoritatea, gizonari ez zaizkio berauek kuestionatzen, eta emakumeak aldiz, baldintza batzuetan eskuratzen ditu: gorputzarekin. Emakumeak bere gorputzaz desjabetu dira (bere gorputza nahieran gestionatzen duen emakumea ez da duina, emakumeak edertasunarekin eta gaztetzeko kremekin mantentzen du autoritatea eta duintasuna), beraz, badugu berreskuratzen lanik.

- Maitasun erromantikoak kapitalismoa iraunarazten du (ikus Mari Luz Estebanen elkarrizketa). Emakumeok maitasunean zentratuta eraiki dugu gure nortasuna, printzesa izateko desiotik: printzipeak salbatuko duena, maitasunaren bidez lortuko duena bere autoritatea eta gizarteko lekua, non bizitzako gauzarik inportanteena bikote bizimodua izango den (eta seme-alabak horren fruitu). Halaxe azaldu omen zion bere ilobari Monroyk: “printzesa izan nahi duzu? Hor duzu Espainiakoa, Letizia. Lehen kazetari famatua zen, bere hitza milaka ikuslek aditzen zuen. Orain senarraren ondoan agertu behar du, eta senarrak baimena ematen dionean hitz egin dezake”. “Tira, nik soinekoak nahi nituen” erantzun zion ilobak. “Primeran! Zuk nahi bezalakoa erosiko dizugu, baina horretarako ez duzu printzesa izan beharrik”, Monroyk. Maitasuna (eta gaurko gizartean ondorioz, bikotea) bizitzaren zentru duenak, zer egiten du ondokoa printze urdina ez denean, eguneroko bizitzan baldintza batzuekin gustura ez dagoenean? Ondokoa idealizatu, ez dena printze urdin bihurtu. Astindu ederra, zer desioren baitan eraiki garen pentsatzea, bizitzan inportanteena norberarentzat zer den aztertzea, bikoteak eta gainerako harremanek duten pisua ponderatzea…

Bihotzez eskerrak eta besarkada bat Monroy, errealitatea ulertzeko azalpen batzuk eman izanagatik, askatasun zirrikituek norberaren loturak sentituarazten eta barruak kolokan jartzen badizkigute ere.

Ohar bakar bat kapitalismoaren aurka eta beste mundu baten alde ari zareten politikari eta liderrei: irakurri teoria feministak, bildu feminismoan dabiltzanekin, enpapatu gaian, eta berridatzi egungo egoeraren analisia eta etorkizunerako planteamenduak. Ulerkaitza zait feminismoan jantzi gabe gizarte erdiaren zapalkuntzan oinarritzen den sistema aldatzea pretenditzea, Ttika Rekaltek esan zuen bezala.

Oharra: Estitxu Eizagirreren Gaitzerdi blogetik ekarritako artikulua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga, lurrari lotutako bi emakume
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori,... [+]


2025-09-10 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
"Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko"

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]


Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga
"Film sexualki esplizitua izatea loturik dago errealitate bati, Maspalomasi"

Vicentek 76 urte ditu eta azken mende laurdena Kanaria uharteetan darama, Maspalomas herrian, 50 urteko bizialdian ezkutatu duen izatea haizatzen: homosexuala da. Ezbehar baten eraginez, Donostiara itzularaziko dute, eta zahar etxe batean sartuko. Atzera ere, armairuko ateak... [+]


2025-09-10 | Nekane Txapartegi
Zenbat arantza Arantzak

Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]


2025-09-08 | Aimar Lopez
Istilurik gabe baina normaltasunik gabe ospatu dute bertze behin Alarde eguna Hondarribian

Jaizkibel konpainia berdinzaleak Herriko Etxearen eta epaileen deliberoak bete ditu, ez haatik HAOSEk, alarde baztertzailearen antolatzaileek. «Estrategia aldaketa bat» eskatu dio Jaizkibelek auzapezari; ezkerreko ordezkariek «Alardea antolatzeko».


Jaizkibel konpainiak gutuna eman dio alkateari, desfilean: "Estrategia aldatzeko garaia dela adierazi diogu"

Jaizkibel konpainia berdinzaleak ekintza berezia egin du Hondarribiko alardearen egun honetan. Gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako planteamendu batzuk jar ditzala eskatuz.


Armairutik plazara
MULTIMEDIA - dokumentala

Euskal Herriko LGTBI komunitateko hamar pertsonak armairutik nola atera ziren kontatzen dute, baita euren orientazio sexualak eta genero identitateak euren bizitzan zer-nolako eragina izan zuten ere.

Ondokoak dira protagonistak: Beñat Olea komikigilea, Aitzole Araneta... [+]


"Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari"

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Gorputz hotsak
"Bizitzaren aldeko jarrerak bigarren planoan uzten du zarata"

Bertigo baten ostean, etengabeko txistu bat entzuten hasi zen Jexux Mari Irazu Muñoa (Larraul, Gipuzkoa, 1972) bertsolaria, bertso-eskolako irakaslea eta gai-jartzailea. Tinnitus edo akufeno deitzen zaie Irazuk entzuten dituen zaratei. Horrek egunerokoan daukan inpaktuaz... [+]


"Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak" jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


2025-08-29 | Euskal Irratiak
Maitena Chohobigarat
"Beharbada menopausia gehiago aipatu beharko genuke, aterabideak badirelako"

Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Eguneraketa berriak daude