Berria egunkariak eman du salaketen berri, garai hartan bertan egondako ikasle batzuen lekukotasunak ere bilduz. 1960ko hamarkadatik 1990eko hamarkadaren bukaera artean gertaturiko indarkeria fisiko, sexu bortizkeria eta bortxaketei buruzko lekukotasunak bildurik, Paueko (Okzitania) prokuradore Rodolphe Jarryren esku gelditzen da afera.
Ehun bat lekukotasunez osatua da Lestelle-Betharramgo (Biarno) Notre-Dame-de-Betharram ikastetxe katolikoaren baitan bideratu bortizkeria fisikoen eta hitzezkoen, sexu indarkerien eta bortxaketen harira irekitako auzibidea. Indarkeria salaketak 1960ko hamarkadatik 1990eko hamarkadaren bukaera artekoak dira, eta orotara hamar bat apez, zaindari laiko edota ardurak zituzten ikasle zaharrago dituzte jomugan –gehienak zenduak, baina guztiak ez–. Zuberoatik hurbil, Ipar Euskal Herriko haur andana pasa izan zen ikastetxe horretatik, eta salaketa jarri dutenen artean ere badira batzuk.
Berria egunkariak eman du aferaren berri ostegunean. Testigantzak bildurik, Paueko (Okzitania) prokuradore Rodolphe Jarryren esku dira salaketak. Testigantza batzuei dagokienez preskripzio epea gaindurik izanik, ikusteke dago epaileak zer nolako jarraipena emanen dion eskandalu horri. 2018ko Schiappa Legeak luzatu zuen preskripzio epea 30 urtera, adin txikikoen bortxaketen kasuentzat, eta hamar urtera, sexu indarkerientzat (eta hogei urtekoa da 15 urtekoentzat). Beraz, legeari segi, duela 48 urte baino lehenago gertaturiko bortxaketei eta 28 urte baino lehenago pairaturiko sexu indarkeriei ez liekete segidarik emanen.
Urdin Euskal Herri Irratia-k ere eman zuen kasuaren berri iazko azaroan, eta ohartarazten duenari segi, aspaldian bazen ikastetxe horretako indarkerien berri. 1990eko hamarkadan argira ekarri zen gaia, nagusiki lurralde horretako politikari ezagunen umeak bertan eskolaratuak zeudelako. Tartean ziren, demagun, Frantziako ministro ere izandako Douste Blazy eta François Bayrouren haurrak.
Alain Despoutère ikasle ohia aritu da testigantza bilketa lan handia egiten. Bera dago Les anciens du collège et lycée de Bétharram, victimes de l’institution (Betharramgo kolegio eta lizeoko ikasle ohiak, erakunde hartako biktimak) Facebook kontu pribatuaren oinarrian, eta iazko urriaz geroztik ari da lekukotasunen metatzen. "Testigantza horiek biltzea mendeku bat da, nolazpait", dio Urdin Euskal Herri Irratiako mikrofonoan.
Izengoiti gisa Michel jarri zaio Berria-k dakarren lekukoari, eta kontatzen du nola ahanzturan jarri nahi izan dituen bizirikoak: "Ehortzi ditut barnean, bizitzen segitu behar baita". Dio ustez ez duela sexu indarkeriarik jasan, baina bai "kolpeak, kolpe anitz". Zaindari "perbertso" eta "sadikoei" buruzko oroitzapenak ditu, baita kolpe "bortitz" eta "bisiotsuenak" ere. Irekitako auzibide horrekin zer nahi duen ere zehazten du: "Egia errana izatea" eta biktimak "mintza daitezen" eta "zer gertatu den argitu dadin".
Donostiarra, defenda ezazu zurea leloarekin pankarta bat jarri dute, Jesusen Bihotza duen Espainiako bandera batekin batera.
Ziburuko Azokaren kari, Azokaroan aurkezturiko Gizatasun arrantzale (Euskaltzaleen Biltzarra) liburua esku artean hartuta, itsasoan –apez bezainbat arrantzale gisa– eramandako biziaz aritzea zuen xede kazetariak. Baina Maiatz argitaletxeak plazaratu berri duen Atxik... [+]
Erromako San Giovanni in Laterano plazan, errutinazko indusketa bat egiten ari zirela, arkeologoek IX.-XIII. mendeetako jauregi baten arrastoak topatu dituzte ezustean. Eta garai hartako aita santuen bizitokia izan litekeela uste dute. Bestela esanda, baliteke Patriarkatua... [+]
"Bake zubiak eraikitzeko laguntza" eskatu dio jendeari balkoitik egin duen lehen agerraldian.
Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]
88 urterekin hil da Frantzisko aita santua astelehen goizean, iktus baten ondorioz. Azken boladan osasun arazoak izan zituen. Miñan liburua gomendatu zuen publikoki, migratzaileen egoera kontatzen delako.
Iruñeko artzapezpiku Florencio Rosello eta Tuterako gotzain Joseba Segura Nafarroako Elizak immatrikulatutako ondasunak itzultzeko prest azaldu dira epaitegiek hala aginduz gero, baina inmatrikulazioak legezkoak izan direla defendatu dute.
Frantziskok "Franciscomanía" zeinuarekin hasi zuen bere Aitasantutza. Fenomeno soziologiko horri esker, Vatikanoko boterearen zirrikituak aldez aurretik ezagutzen ez zituen gaztetasunaren ikono eta Elizako aldaketa-haizeen intsuflatzaile bihurtu zen.
Era berean,... [+]
Prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan Marc Aillet Baionako apezpikuak, elizbarrutiko hezkuntza katolikoko zuzendari Vincent Destaisek eta Betharramgo biktimen entzuteko egiturako partaideetarikoa den Laurent Bacho apaizak. Hitza hartzera zihoazela, momentua moztu die... [+]
Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.
Lestelle-Betharramgo (Biarno) ikastetxe katolikoko indarkeria eta bortxaketa kasuen salaketek beste ikastetxe katoliko batzuen gainean jarri du fokua. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioan pairaturiko indarkeria kasuak azaleratu dira... [+]
"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]
Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]