Frantziako Estatuak 10.000 heriotzaren langa gainditu du, egun batean 1.427 gehitu ostean

  • Frantziako Estatuan jada 10.000 pertsona hil dira Covid-19 gaitzak jota, asteartean Jérôme Salomon Osasun zuzendari nagusiak jakitera eman duenez. Horietatik 7.091 heriotza ospitaleetan gertatu dira, eta beste 3.237 zaharren egoitzetan eta bestelako zentroetan.


2020ko apirilaren 7an - 21:04
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Osasun agintariak zehaztu duenez, estatu osoan 78.167 koronabirus positibo kasu baieztatu dituzte, 3.777 gehiago egun batean, eta 30.027 pertsona ospitaleratu dituzte, horietatik 7.131 zainketa intentsiboetako unitateetan.

Konfinamendua martxoaren 17an hasi zen Frantziako Estatuan eta Ipar Euskal Herrian, eta oraingoz apirilaren 15era arte daukate aurreikusita.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude