Frantziako Estatu osoan konfinamendua ezar dezake Parisek ostegun arrats honetan

  • Frantziako Estatua neurri berriak hartzeko prestatzen ari da koronabirusaren pandemiari aurre egiteko. Besteak beste, ostegunetik aurrera indarrean sartuko litzatekeen konfinamendu berri bat aztertzen ari da Eliseoa eta itxialdia gutxienez lau astez luzatzea mahai gainean dago. Bigarren koronabirus olatuaren bilakaerak iragan astean ezarritako etxeratze agindua gainditzen du eta Macronen gobernuak neurri gogorragoak onartuko ditu. Frantziako presidenteak agerraldia egingo du 20:00etan telebistan.


2020ko urriaren 28an - 11:56
Etxeratze-aginduak birusaren hedapena geldiarazten ez duela ikusirik, neurri gogorragoen aukera Macronen mahaian dago.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Helburu bakarra dago: aste gutxi barru kolapsatu daitekeen osasun-sistema salbatzea. Jean-François Delfraissy Kontseilu Zientifikoko presidenteak ohartarazi duenez, egoera "kritikoa" da, eta hilaren 25ean diagnostikatu zituzten 52.000 kasuak 100.000 ingurura igo direla uste du. Horren aurrean, Parisen jarduera politikoa etengabea da azken egunetan.

Asteartean Macronek, Jean Castex lehen ministroak eta hamar bat ministrok bilera egin zuten. Urriaren 28 honetan koronabirusa zuten 292 pertsona hiltzen ikusi dituzte eta beste 18.955 ospitalean daude COVID-19arekin. Horietatik 2.909 ZIUn daude –konparazio batera, udako aste batean 100 baino ez zeuden–. Zenbaki kritikoak, neurri berrien premia: asteazken honetan Defentsa Kontseilua bilduko da.

Frantziako Estatuak 6.000 ZIU ohe inguru ditu eta presioa ez da berdina zonaldeen arabera: Frantziako osasun sistemak COVID-19 duten pazienteak departamentu ezberdinetara eraman behar ditu, dagoeneko gainezka dauden ospitaleen arazoari aurre egiteko. Adibidez, Le Monde egunkariak argitaratu du Lyon eskualdetik Nantesera airez eramandako zortzi gaixoren kasua. Eta horrelako gehiago ere gerta daitezke neguko gripearen ondorioak nabaritzen hasten direnean: urtero 1.000 eta 2.500 pertsona artean ospitaleratu behar dira zainketa intentsiboen unitatean gripe arruntaren ondorioz.

Etxeratze-agindu masiboa ala konfinamendua?

Osagai horiek guztiak kontuan hartuta, mahai gainean dauden aukerak hainbat dira: joan den astetik Frantziako biztanleriaren hiru laurdenei –tartean Ipar Euskal Herrikoei– eragiten dien etxeratze-agindua aurreratzea, etxeratze-agindua Frantziako Estatu osora zabaltzea eta birkonfinamendu orokorra dekretatzea.

Kontseilu Zientifikoko presidenteak ondoko bi estrategiak planteatu zituen RTL irratian igandean, COVID-19ak aurreko hamar egunetan izan duen bilakaera ikusita: etxeratze-agindu masiboa –orokorra eta egungoa baino ordutegi zabalagoarekin– edo martxokoa baino konfinamendu arinxeagoa indarrean jartzea, ondoren etxeratze-aginduekin deseskalatuz.

Frantziako Gobernuaren arabera, biztanleriaren zati batek ez du bere bizitza soziala murriztu, batez ere hiri handietan. Are gehiago, 21:00etan etxeratze-agindua ezarri denetik bizitza soziala aurreratu egin da, baina ez da desagertu eta beraz kutsatze kasuek gorantz jarraitu dutela azpimarratu dute zientzialariek.

Ostegun arrats honetan Macronek iragarriko duen neurria konfinamendua izango balitz, BFMTV kateak aurreratu duenez, udaberrikoa baino "leunagoa" izango litzateke: ikastetxeek eta institutuek irekita jarrai lezakete, baina ez unibertsitateek, nahiz eta eztabaidak irekita jarraitzen duen, batez ere bigarren hezkuntzari dagokionez. Datozen orduetan argituko diren gainontzeko inkogniten artean, euskal herritarrei bereziki eragiten dien bat: Frantziako eta Espainiako Estatuek Bidasoan ezarritako mugak irekita jarraituko ote duen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025-05-07 | June Fernández
Meloi saltzailea
Abaguneak

Pandemiak agerian utzi ditu, bere gordintasun osoan, zaharren, haurren eta dependentzia egoeran dauden herritarren arreta-eredu neoliberalaren ondorioak. Konfinamendu garaian loratutako diskurtso kritiko eta alternatiba komunitarioak sendotzeko unea da orain”. Horrela hasi... [+]


Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


COVID iraunkorra duen langile bati ezintasun iraunkor absolutua aitortu dio Bilboko Lan Arloko Epaitegiak

Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.

 


2023-01-26 | ARGIA
Otsailaren 7an amaituko da garraioan musukoa eramateko derrigorra Hego Euskal Herrian

Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.


Txina: Covid-19aren aurkako neurriak murriztearen opakutasuna

Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.


2022-12-20 | ARGIA
COVIDen aurkako 14 milioi txerto iraungi zaizkiola onartu du Espainiako Gobernuak

Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.


2022-11-29 | Leire Artola Arin
Zero COVID politikaren aurkako protestak areagotu dira Txinan

Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]


2022-10-14 | Mikel Aramendi
Zero-covid, zero eskrupulu

Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]


Hondatu da mendia, jausi zaigu bizia

Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]


2022-09-15 | ARGIA
“Pandemiaren bukaera begi bistan dago”, Munduko Osasun Erakundearen arabera

 "Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.


2022-09-01 | Leire Artola Arin
Aldaketekin hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herriko ikasleek

Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]


Eguneraketa berriak daude