Fagor taldeari laguntzeko 70 milioi euroko funtsa onartu du Mondragon korporazioak

  • Mondragon Korporazioko kooperatibisten 650 ordezkarik urteko bilera egin zuten atzo, eta aurreikusi moduan, Berregituratze eta Enplegu Sozietariorako Fondoa (BESF) onartu zuten, alegia 70 milioi euroko funtsa sortzea, Fagor Etxetresnak taldeari laguntzeko.


2013ko maiatzaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
2016ra arteko plan estrategikoa diseinatu du Fagor Etxetresnak-ek.

Fagor Etxetresnak taldeak 89 milioi euroko galerak izan zituen 2012an, eta 70 milioi euroko funtsari esker "egoera berregituratzea" du xede zuzendaritzak, baita "etxe sektoreko merkatuaren gainbeherak eta kanpo merkatuetako dinamismo handiagoak markatuta dagoen errealitatera" egokitzea ere.

Horrez gain, Fagor Etxetresnak taldeko langileek %6,48 jaitsi beharko dituzte soldatak eta 2016ra arteko plan estrategikoa garatuko dute. Hazteko estrategia zehazten du planak eta "nazioartean aliantzen bitartez bere markak munduan duen presentzia" hobetzea eta "salmentak ia 200 milioi euro" handitzea ditu helburu. Xabier Bengoetxea da taldeko presidente berria.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fagor
Aritz Ameztegi, 'Debagoiena 2030'
“Inpaktua bada eskualdean bilatzen duguna, udal eta eragile guztiei entzun behar zaie lehenik”

Beterri Saretuz eraldaketa egitasmoak gonbidatuta, Debagoiena 2030 sareko Aritz Ameztegik hitzaldia eman du Andoainen asteazkenean. Eskualde batean eraldaketa lortzeko nola eragin litekeen gako batzuk eskaini ditu.


2020-07-14 | ARGIA
Amiantoak langile bati eragindako kalte handia berretsi du epaitegiak eta ez du onartu Fagor Ederlanen helegitea

Biriketako minbizian eta %95eko ezgaitasunean amiantoak izandako eragina onartu zion Gizarte Segurantzak langile bati, baina helegitea jarri zuen Fagor Ederlan enpresak. Donostiako epaitegi batek ez du helegitea onartu eta amiantoaren biktimen elkarteak enpresari eskatu dio... [+]


Fagor auzian, Mondragon absolbitu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak Mondragon absolbitu du Bergarako epaitegiak 2018ko uztailean emandako epaia berretsiz eta preskripzioan oinarrituz erabakia. Ordainduk eta Eskuratuk salatutako engainurik ez zela egon ebatzi du. Mondragon epaiarekin "pozik" azaldu da;... [+]


2018-06-03 | Juan Mari Arregi
Arizmendiarrietatik Fagor eta Eroskira

Herritarrek aukera izan dute dokumental baten bidez Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta lana ezagutzeko: Arizmendiarrieta, gizon kooperatiboa.


2018-05-10 | Goiena
Fagorreko borondatezko ekarpenen auzia, epaia emateko prest

Ordaindu eta Eskuratu elkarteen eta Mondragon Korporazioaren arteko epaiketako ahozko bistaren azken eguna izan da gaurkoa. Bi aldeetako abokatuek ondorioak aurkeztu dituzte epailearen aurrean, eta lau egunak nola joan diren ikusita, esan daiteke demandatzaileen aldeko ebazpen... [+]


Eguneraketa berriak daude