CNA taldeak enplegua suntsitzeko espedientea aurkeztu du

  • Iragarritako moduan, CNA taldearen Edesa Industrialeko zuzendaritzak gaur aurkeztu du enplegua suntsitzeko EREa, langile guztiendakoa. Ostiralean jakinarazi zen bezala, zuzendaritza Edesa Industrial eta Geyser-Gastech enpresetako ordezkariekin batu da; bilera horretan enpresako 327 langileen kaleratze prozesua aurkeztu duela jakinarazi die.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko irailaren 12an - 10:33
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Irailaren 8an, Edesako langileek ezezkoa eman zioten CNAren azken proposamenari. Talde katalanak Garagartzako planta itxi eta 167 langileren kaleratzea proposatzen zieten. Ezezkoaren ostean, langileen kontratuak eteteko prozedura abiaraziko zuela jakinarazi zuen CNA taldeak. EFE agentziaren arabera, zuzendaritzak gaur jarri du martxan agindutakoa.

Albiste hau Goienak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fagor
Eguneraketa berriak daude