Fagor auzian, Mondragon absolbitu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak

  • Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak Mondragon absolbitu du Bergarako epaitegiak 2018ko uztailean emandako epaia berretsiz eta preskripzioan oinarrituz erabakia. Ordainduk eta Eskuratuk salatutako engainurik ez zela egon ebatzi du. Mondragon epaiarekin "pozik" azaldu da; Ordainduk eta Eskuratuk, aldiz, epaitegien "sentsibilitate falta" erakusten duela esan dute.


2019ko uztailaren 03an - 12:01
Bergarako epaitegia, Fagor auziari buruzko saio batean iaz (argazkia: Goiena).

Auzitegiak osorik baztertu du Ordainduk planteatutako errekurtsoa eta Bergarako 1 zenbakiko Epaitegiaren epaian hautemandako preskripzioa baieztatu du. Epaiak auziaren mamia aztertu du, eta auzi jartzaileek aurrez kooperatibaren finantza egoerari buruzko informazioa zutela adierazi du.

2018ko uztailaren 27an Bergarako lehen zenbakiko epaitegiak atzera bota zuen Ordaindu/Eskurako elkarteek Mondragon korporazioaren aurkako auzi eskea. Urte bereko irailaren 7an erabaki zuten Ordaindu eta Eskuratu elkarteetako kideek helegitea aurkeztea eta gaur eman da jakitera Gipuzkoako Probintzia Auzitegiaren epaia.

Mondragonen alde egin du Lurralde Auzitegiak engainurik ez zela egon esanez. Mondragon epaiarekin "pozik" azaldu da; Ordainduk eta Eskuratuk, aldiz, epaitegien "sentsibilitate falta" erakusten duela esan dute. Gainera, elkarteek jakitera eman dutenez, datozen egunetan egingo dituzten batzarretan erabakiko dute Auzitegi Nagusian errekurtsoa aurkeztu ala ez.

Mondragonen balorazioa

Mondragonek "oso positiboki" baloratu du epai berria, "hasieratik defendatutako argudioak berretsi" direlako eta honako hau adierazi du: "Mondragonek ez zituen auzi jartzaileak engainatu, kooperatibak autonomoak eta burujabeak direlako eta beraien ardura, etorkizuneko erabakiak hartzea delako, beste inoren eragina izan gabe".

Ordaindu eta Eskuraturen balorazioa

Atsekabetuta agertu dira Ordaindu eta Eskuratu epaia jakin ostean eta "ezinegona eta haserrea" adierazi dute. Esan dutenez, Mondragon Taldeak "engainatu" duen kolektibo batekiko "sentsibilitate eza" erakutsi dute epaitegiek: "Mondragon Korporazioagatik dena eman genuen guztiok, eta orain botata utzi gaitu, sistema judizialaren babesarekin: gure aurrezkiak bi enpresetan mantentzeko engainatu gintuzten, eta bien bitartean zuzendariek beraien inbertsioak atera zituzten inolako oztoporik gabe", salatu dute bi elkarteek.

Ordaindu eta Eskuratuko kideek datozen egunetan egingo dituzten batzarretan erabakiko dute Auzitegi Nagusian errekurtsoa aurkeztea nahi duten edo ez. Horrekin lotuta, elkarteetako zuzendaritzek azpimarratu dute Gipuzkoako Probintzia Auzitegiaren epaiak "kontraesan nabarmenak" dituela eta "ekintza judiziala preskribatuta ez zegoela baieztatzen duen dokumentazio guztia baztertu duela".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fagor
Aritz Ameztegi, 'Debagoiena 2030'
“Inpaktua bada eskualdean bilatzen duguna, udal eta eragile guztiei entzun behar zaie lehenik”

Beterri Saretuz eraldaketa egitasmoak gonbidatuta, Debagoiena 2030 sareko Aritz Ameztegik hitzaldia eman du Andoainen asteazkenean. Eskualde batean eraldaketa lortzeko nola eragin litekeen gako batzuk eskaini ditu.


2020-07-14 | ARGIA
Amiantoak langile bati eragindako kalte handia berretsi du epaitegiak eta ez du onartu Fagor Ederlanen helegitea

Biriketako minbizian eta %95eko ezgaitasunean amiantoak izandako eragina onartu zion Gizarte Segurantzak langile bati, baina helegitea jarri zuen Fagor Ederlan enpresak. Donostiako epaitegi batek ez du helegitea onartu eta amiantoaren biktimen elkarteak enpresari eskatu dio... [+]


2018-06-03 | Juan Mari Arregi
Arizmendiarrietatik Fagor eta Eroskira

Herritarrek aukera izan dute dokumental baten bidez Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta lana ezagutzeko: Arizmendiarrieta, gizon kooperatiboa.


2018-05-10 | Goiena
Fagorreko borondatezko ekarpenen auzia, epaia emateko prest

Ordaindu eta Eskuratu elkarteen eta Mondragon Korporazioaren arteko epaiketako ahozko bistaren azken eguna izan da gaurkoa. Bi aldeetako abokatuek ondorioak aurkeztu dituzte epailearen aurrean, eta lau egunak nola joan diren ikusita, esan daiteke demandatzaileen aldeko ebazpen... [+]


2018-05-08 | Goiena
Lekukoek diote Mondragonek ez zituela bazkideak engainatu

Fagor Etxetresnetako eta Edesako hainbat bazkide ohik, Ordaindu eta Eskuratu plataformetan baturik, Mondragonen kontra ipinitako demandaren epaiketa hasi da gaur, maiatzak 7, Bergaran. EAEko orain arteko demandarik handiena da. 954 bazkide ohik 47 milioi euro erreklamatzen... [+]


Eguneraketa berriak daude