Lekukoek diote Mondragonek ez zituela bazkideak engainatu

  • Fagor Etxetresnetako eta Edesako hainbat bazkide ohik, Ordaindu eta Eskuratu plataformetan baturik, Mondragonen kontra ipinitako demandaren epaiketa hasi da gaur, maiatzak 7, Bergaran. EAEko orain arteko demandarik handiena da. 954 bazkide ohik 47 milioi euro erreklamatzen dizkiote Mondragoni. Lekukoek Mondragonen bertsioa babestu dute. Bihar bigarren ahozko bista egingo da. Goienak zuzenean egingo du kontakizuna.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko maiatzaren 08an - 09:09

Gaurko auzi saiora bost lagun ziren lekuko gisa deklaratzera deituak. Mondragoneko idazkari nagusi Arantxa Laskurain, Mondragoneko presidente ohi Jose Maria Aldekoa eta Txema Gisasola, Fagorreko zuzendari orokor ohi Fabian Bilbao eta Mondragon taldeko finantza arduradun Belen Kortabarria. Azkenean, baina, auzi-jartzaileen abokatuak eskatuta, Kortabarriak ez du bere testigantzarik eman. Gainontzekoek, berretsi egin dute Mondragonen bertsioa. Alegia, ez zela informaziorik ezkutatu eta bazkideek bazutela egoeraren berri. 

Abokatuak pozik

Ordainduko eta Eskuratuko abokatu Raul Tenésen esanetan, kontradikzio argiak izan dituzte testiguek euren deklarazioetan.  Gainera, dio, aurrerapausoak eman direla Mondragon taldea erantzule dela demostratzerako orduan, ez horrenbeste testiguek esan dituztenak kontuan hartuta, baina bai, batzar orokorretako eta kontseiluetako aktak kontuan hartuta.

Mondragoneko abokatuak ere, bestetik, pozik atera dira gaurko ahozko bistatik. Arantza Estefania abokatuarendako argi gelditu da engainuaren teoria ze dela egia.

Ikusmina

Epaiketaren lehen egunak sekulako ikusmina piztu du. Euskal Herriko eta Espainiako komunikabide asko eta asko batu da gaur goizean Bergaran. Ordainduko eta Eskuratuko hainbat lagun ere izan dira bertan. Testiguen sartu irtenak interesa piztu badu ere, ez da haiek epaitegira sartzen eta irteten ikusteko aukerarik ahalbidetu.

Bihar, bigarren saioa

Bihar bigarren ahozko bista egingo da. Bertan deklaratuko dute lekuko gisa Mondragoneko presidente ohi Javier Sotilek, Agustin Markaidek, Fagor eta Edesa kooperatibak salbatzeko berrestrukturazio fondoko arduraduna zenak, Fagorreko Kontseilu Errektoreko presidente ohi Javier Retegik eta Kooperatibako presidente orde ohi Ana Maria Beristainek. Hamarretan hasiko da saioa.

 

Albiste hau Goienak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fagor
Aritz Ameztegi, 'Debagoiena 2030'
“Inpaktua bada eskualdean bilatzen duguna, udal eta eragile guztiei entzun behar zaie lehenik”

Beterri Saretuz eraldaketa egitasmoak gonbidatuta, Debagoiena 2030 sareko Aritz Ameztegik hitzaldia eman du Andoainen asteazkenean. Eskualde batean eraldaketa lortzeko nola eragin litekeen gako batzuk eskaini ditu.


2020-07-14 | ARGIA
Amiantoak langile bati eragindako kalte handia berretsi du epaitegiak eta ez du onartu Fagor Ederlanen helegitea

Biriketako minbizian eta %95eko ezgaitasunean amiantoak izandako eragina onartu zion Gizarte Segurantzak langile bati, baina helegitea jarri zuen Fagor Ederlan enpresak. Donostiako epaitegi batek ez du helegitea onartu eta amiantoaren biktimen elkarteak enpresari eskatu dio... [+]


Fagor auzian, Mondragon absolbitu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak Mondragon absolbitu du Bergarako epaitegiak 2018ko uztailean emandako epaia berretsiz eta preskripzioan oinarrituz erabakia. Ordainduk eta Eskuratuk salatutako engainurik ez zela egon ebatzi du. Mondragon epaiarekin "pozik" azaldu da;... [+]


2018-06-03 | Juan Mari Arregi
Arizmendiarrietatik Fagor eta Eroskira

Herritarrek aukera izan dute dokumental baten bidez Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta lana ezagutzeko: Arizmendiarrieta, gizon kooperatiboa.


2018-05-10 | Goiena
Fagorreko borondatezko ekarpenen auzia, epaia emateko prest

Ordaindu eta Eskuratu elkarteen eta Mondragon Korporazioaren arteko epaiketako ahozko bistaren azken eguna izan da gaurkoa. Bi aldeetako abokatuek ondorioak aurkeztu dituzte epailearen aurrean, eta lau egunak nola joan diren ikusita, esan daiteke demandatzaileen aldeko ebazpen... [+]


Eguneraketa berriak daude