CNA Group-eko filiala den Edesa Industrialek gaur goizean aurkeztu du hartzekodunen lehiaketa Donostiako merkataritza auzitegian. Dituen zorrak 100 milioi eurotik gorakoak dira.
Fagor Elektratresnak hondoratu ondoren geratutako enpresen taldea da Edesa Industrial eta ekainaz geroztik aurrelehiaketa egoeran zegoen. Oraintsu 144 langileei ireki diete enplegu erregulazioa eta orain 166 langile ari dira lanean bertan. Lau hilabeteko negoziazioen ondoren, ez du akordiorik lortu bankuekin, La Vanguardia-k jakinarazi duen arabera, eta hartzekodunen lehiaketa aurkeztu du.
Egunkariaren esanetan, eta Edesaren iturriak aipatuz, badira negoziazioak Edesan interesa duten hainbat inbertitzaileekin, eta hauek gauzatzen badira enpresak berehalakoan egingo du lan hitzarmenerako proposamena. Dena ondo amaitzeko, alabaina, bankuen eta MCCren –Fagor markaren jabea– konplizitatea beharko luke , CNA Groupen arabera.
Beterri Saretuz eraldaketa egitasmoak gonbidatuta, Debagoiena 2030 sareko Aritz Ameztegik hitzaldia eman du Andoainen asteazkenean. Eskualde batean eraldaketa lortzeko nola eragin litekeen gako batzuk eskaini ditu.
Biriketako minbizian eta %95eko ezgaitasunean amiantoak izandako eragina onartu zion Gizarte Segurantzak langile bati, baina helegitea jarri zuen Fagor Ederlan enpresak. Donostiako epaitegi batek ez du helegitea onartu eta amiantoaren biktimen elkarteak enpresari eskatu dio... [+]
Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak Mondragon absolbitu du Bergarako epaitegiak 2018ko uztailean emandako epaia berretsiz eta preskripzioan oinarrituz erabakia. Ordainduk eta Eskuratuk salatutako engainurik ez zela egon ebatzi du. Mondragon epaiarekin "pozik" azaldu da;... [+]
Herritarrek aukera izan dute dokumental baten bidez Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta lana ezagutzeko: Arizmendiarrieta, gizon kooperatiboa.
Ordaindu eta Eskuratu elkarteen eta Mondragon Korporazioaren arteko epaiketako ahozko bistaren azken eguna izan da gaurkoa. Bi aldeetako abokatuek ondorioak aurkeztu dituzte epailearen aurrean, eta lau egunak nola joan diren ikusita, esan daiteke demandatzaileen aldeko ebazpen... [+]