Amica taldeak 26,8 milioi euro jarriko dituela adierazi du Edesa Industrialek "aktibitateari eusteko"

  • Astearte goizean aurkeztu du Edesa Industrialek hartzekodunen arteko hitzarmenerako aurre proposamena epaitegian. Likidazioa saihesteko eta industria jarduerarekin jarraitzeko duten asmoen barruan dagoela adierazi dute bidalitako oharrean. Edesa Industrialeko langileek "ez dakite ezer" proposamen honi buruz.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko abenduaren 13an - 09:57
Edesa Industrialeko langileak Garagartzako lantegiaren kanpoaldean protesta elkarretaratze batean.

Poloniako Amica Group taldeak 26,8 milioi euroko inbertsioa egingo duela adierazi dute Edesa Industrialeko ordezkariek. Diru hori banatuko dute lerro zuriaren produkzio unitatearen eta Amicaren filialaren artean; filial hori izango da hain zuzen lerro zuriko produktuak Fagor markarekin komertzializatzeko: sukalderako osagaiak (labeak, sukalde independenteak, plakak, ke-erauzgailuak, mikrouhinak eta osagarriak), hozketa (hozkailuak eta izozkailuak), garbiketa (garbigailuak eta lehorgailuak) eta ontzi-garbigailuak.

Aurkeztutako planaren arabera 140 bat lanpostu mantendu ahal izango dituztela jakinarazi dute Edesatik, eta 200 baino gehiago izango direla hiru urte pasatu baino lehen gaineratu dute, "industria jarduera eta komertziala EAEn mantenduta".

Amicaren inbertsioa jasotzeko derrigorrean saldu beharko ditu Edesak "ezinbestekoak ez diren aktibo batzuk", eta Fagor markari ezinbestean eutsi beharko dio, egun Mondragon taldearekin negoziatzen dabiltzan kontua: "Gaur aurkeztutako proposamenaren bideragarritasuna aztertzen dabil". Edozelan ere, Amicak royaltien ordainketa eta Fagor marka berriro bultzatzeko egin beharreko publizitate inbertsioak ordaintzeko gertu agertu dela dio Edesak.

Konkurtsoko administrazioak epe bat zabalduko du orain gainerako babesak lortzeko behin betiko onartu ahal izateko, eta hala, Hartzekodunen Konkurtso Legea jaso.

Sukaldeko etxetresnak egiten dituen enpresa da Amica Group. Orain dela 70 urte sortu zuten Polonian, 50 herrialdetan dago banatuta, eta 2.500 langile ditu.

Goiena harremanetan jarri da Edesa Industrialeko langileekin eta hauek adierazi dute "ez dakitela ezer" proposamen honi buruz. Asteazken goizean dira batzartzekoak langileak.

Albiste hau Goienak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fagor
Aritz Ameztegi, 'Debagoiena 2030'
“Inpaktua bada eskualdean bilatzen duguna, udal eta eragile guztiei entzun behar zaie lehenik”

Beterri Saretuz eraldaketa egitasmoak gonbidatuta, Debagoiena 2030 sareko Aritz Ameztegik hitzaldia eman du Andoainen asteazkenean. Eskualde batean eraldaketa lortzeko nola eragin litekeen gako batzuk eskaini ditu.


2020-07-14 | ARGIA
Amiantoak langile bati eragindako kalte handia berretsi du epaitegiak eta ez du onartu Fagor Ederlanen helegitea

Biriketako minbizian eta %95eko ezgaitasunean amiantoak izandako eragina onartu zion Gizarte Segurantzak langile bati, baina helegitea jarri zuen Fagor Ederlan enpresak. Donostiako epaitegi batek ez du helegitea onartu eta amiantoaren biktimen elkarteak enpresari eskatu dio... [+]


Fagor auzian, Mondragon absolbitu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak Mondragon absolbitu du Bergarako epaitegiak 2018ko uztailean emandako epaia berretsiz eta preskripzioan oinarrituz erabakia. Ordainduk eta Eskuratuk salatutako engainurik ez zela egon ebatzi du. Mondragon epaiarekin "pozik" azaldu da;... [+]


2018-06-03 | Juan Mari Arregi
Arizmendiarrietatik Fagor eta Eroskira

Herritarrek aukera izan dute dokumental baten bidez Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta lana ezagutzeko: Arizmendiarrieta, gizon kooperatiboa.


2018-05-10 | Goiena
Fagorreko borondatezko ekarpenen auzia, epaia emateko prest

Ordaindu eta Eskuratu elkarteen eta Mondragon Korporazioaren arteko epaiketako ahozko bistaren azken eguna izan da gaurkoa. Bi aldeetako abokatuek ondorioak aurkeztu dituzte epailearen aurrean, eta lau egunak nola joan diren ikusita, esan daiteke demandatzaileen aldeko ebazpen... [+]


Eguneraketa berriak daude