"Susmoa dugu beldurra erabili nahi dutela guk onartzeko enpresaren dimentsioa txikitzea"

  • 12:00etan dute hitzordua bihar, eguena, Fagor CNAko langileen ordezkariek CNA Taldeko zuzendaritzakoekin, negoziazioari ekiteko. “Enpresa bat ez da konpontzen murrizketekin”; hori abiapuntu, 350 lanpostuak eta enpresaren bideragarritasuna defendatzera bertaratuko dira langileen ordezkariak. Ezustekorik ezean, ez Jaurlaritzako ez Fagor Taldeko ordezkaririk ez da batzarrean izango.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko uztailaren 26an - 12:49
Edesaren Garagartzako planta.

Hain justu, gaur-aurkoz, Eusko Jaurlaritzako zein Fagor Taldeko inork ez du baieztatu Edesa Industrialen etorkizuna negoziatzeko mahai horretan egongo direnik. "Jaurlaritza ahoz gonbidatu genuen mahaira, eta erantzun zuzenik ez dugu jaso, bakarrik komunikabideetan azaldu dena dakigu, esanez, ez direla egongo. Orain formalki egin diegu gonbidapena. Eta ez dugu erantzunik jaso. Hala ere, uste dugu Jaurlaritza mahai horretan egon egin beharko litzatekeela Industria politika bere gain dagoelako. Eta finantzazio bideak lortzeko, balizko proiektu berria bermatzeko, edozein proiektu babesteko, inbertsore berriak bilatzen laguntzeko…", adierazi dute LAB sindikatutik.

Fagor Taldeari dagokionez, berriz, LAB sindikatutik diote haiei ere jakinarazi dietela mahaiaren berri, eta uste dutela Fagor Taldea izanda Fagor markaren jabe, negoziazio mahaian egotea badagokiela: "Kontratuan jartzen du, gutxienez, 350 langilek lanean egon behar dutela, eta hortik behera bada, ezin dela marka erabili".

"Beldurra erabili nahi dute"

Oraingoz, baina, sindikatuen zein langileen ordezkariek bakarrik parte hartuko dute biharko batzarrean. "Gu ez goaz kaleratze batzuk negoziatzera. Jakin beharra dugu CNAk ze asmo duen, eta bere ezintasun horretan, ea proiektua bermatuko duen edo beste proiekturen bat lantzeko asmoa duen. Langileek oraindik ez dute bideragarritasun planik jaso. Era berean, jakin beharra dugu inbertsorea zein den, ze asmo duen… guretzat errazagoa da inbertsorearekin zuzenean negoziatzea, ze inbertsoren batentzat Fagor markak balio handia du merkatuan (…). Baina susmoa dugu beldurra erabili nahi dutela guk onartzeko enpresaren dimentsioa txikitzea, eta behin txantaje hori egin eta gero etortzea inbertsorea. Eta Fagor Taldeak berak onartzea alokairuak merkatu beharra… haiekin ere txantajea baliatu nahi dutela pentsatzen dugu, marka erabiltzen utz diezaieten nahiz eta enpresaren dimentsioa txikitu. Guri dagokigunez, jarraitzen dugu konbentzituta hemen produzituta, hemen komertzializatuta eta hemen merkaturatuta, negozioa bideragarria dela", diote LABetik.

Albiste hau Ubane Maderak argitaratu du Goienan eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fagor
Aritz Ameztegi, 'Debagoiena 2030'
“Inpaktua bada eskualdean bilatzen duguna, udal eta eragile guztiei entzun behar zaie lehenik”

Beterri Saretuz eraldaketa egitasmoak gonbidatuta, Debagoiena 2030 sareko Aritz Ameztegik hitzaldia eman du Andoainen asteazkenean. Eskualde batean eraldaketa lortzeko nola eragin litekeen gako batzuk eskaini ditu.


2020-07-14 | ARGIA
Amiantoak langile bati eragindako kalte handia berretsi du epaitegiak eta ez du onartu Fagor Ederlanen helegitea

Biriketako minbizian eta %95eko ezgaitasunean amiantoak izandako eragina onartu zion Gizarte Segurantzak langile bati, baina helegitea jarri zuen Fagor Ederlan enpresak. Donostiako epaitegi batek ez du helegitea onartu eta amiantoaren biktimen elkarteak enpresari eskatu dio... [+]


Fagor auzian, Mondragon absolbitu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak Mondragon absolbitu du Bergarako epaitegiak 2018ko uztailean emandako epaia berretsiz eta preskripzioan oinarrituz erabakia. Ordainduk eta Eskuratuk salatutako engainurik ez zela egon ebatzi du. Mondragon epaiarekin "pozik" azaldu da;... [+]


2018-06-03 | Juan Mari Arregi
Arizmendiarrietatik Fagor eta Eroskira

Herritarrek aukera izan dute dokumental baten bidez Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta lana ezagutzeko: Arizmendiarrieta, gizon kooperatiboa.


2018-05-10 | Goiena
Fagorreko borondatezko ekarpenen auzia, epaia emateko prest

Ordaindu eta Eskuratu elkarteen eta Mondragon Korporazioaren arteko epaiketako ahozko bistaren azken eguna izan da gaurkoa. Bi aldeetako abokatuek ondorioak aurkeztu dituzte epailearen aurrean, eta lau egunak nola joan diren ikusita, esan daiteke demandatzaileen aldeko ebazpen... [+]


Eguneraketa berriak daude